Errenteriako jaien hasiera lehertu zuten kalez jantzitako poliziek

Duela
43
urte

1983ko uztailaren 21ean,

Kalez jantzitako poliziek Errenteriako jaien hasiera lehertu zuten herritarrak jipoituz. Txupinazorako zain, 1.000 lagun inguru bilduta zeuden udaletxearen aurrean.

PSOEko alkate José María Gurruchagak iragarria zuen Espainiako bandera jarriko zuela udaletxean eta HBk protesta deitua zuen aurrean. Arratsaldetik kalez jantzitako 60 bat poliziak hartua zuten plazan lekua, eta txupinazorako minutu gutxi falta zirela, herritar ugari eta agenteak hika-mikan hasi zirenean azken hauek indiskriminatuki hasi ziren herritarrak jipoitzen. Herritarren artean izugarrizko haserrea eragin zuen makil eta grilleteekin adin guztietako oreretarrak jotzen zituzten polizien irudiak.

Alkateak polizien eta PSOEko zinegotzien konpainia hutsean bota zuen itxaferoa. Herriko danborrada askok desfilea bertan behera utzi zuten, eta desfilatu zutenek ibilbidea aldatu zuten udaletxe aurretik ez pasatzeko.

Egun hartan gertatutakoez sakontzeko, irakurri Oarsoaldeko Hitzan Ikerne Zaratek eginiko erreportajea: Indarrez ezarri zuten ikur arrotza.

Herritarrak jipoitu zituzten kalez jantzitako poliziek.

 

 

Iturria:

Policías de paisano aterrorizan a la población en Renteria (Egin, 1983ko uztailak 22).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...