Japonian ezkertiarren aurkako ehiza abiatu zuten eta 1.600 pertsonatik gora atxilotu zituzten

Duela
96
urte

1928ko martxoaren 15an,

Japonian komunisten aurkako ehiza abiatu zuten. Otsailean egin zituzten hauteskundeen ostean, –lehenak gizonezkoen sufragio unibertsalarekin–, ezkerreko hainbat alderdik legebiltzarrean sartzea lortu zuten, ia sorreratik debekatuta zegoen baina geroz eta indar gehiago zuen Alderdi Komunistaren babesarekin. Horren aurrean, eserleku bateko aldearekin kargua berritzea lortu zuen Giichi Tanakak errepresioa abiatu zuen komunisten eta sozialisten aurka.

1.600 pertsonatik gora atxilotu eta 500 inguru epaitu zituzten. Horrez gain, ezkerreko alderdi eta sindikatuak debekatu zituen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik