Benita Asas Manterola jaio zen Donostian, bere garaiko feminista garrantzitsua

Duela
153
urte

1873ko martxoaren 4an,

Benita Asas Manterola jaio zen Donostian. Bere garaiko egunkari feminista garrantzitsuenetako biren zuzendaria izan zen: El Pensamiento Femenino eta Mundo Femenino. Espainiako Emakumeen Elkarte Nazionaleko presidente ere izan zen. Espainiako Estatuko mugimendu feminista sortzen lagundu zuen. 1940an, ezkertiarra izatea egotzita, erregimen frankistak deserrira zigortu zuen. 1942an erretreta eskatu eta Bilbora joan zen. Bertan hil zen 1968an.

Iturria:

Joseba Agirreazkuenaga, Mikel Urquijo eta María José Villa, Mujeres de vanguardia en Bilbao (1800-1936).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
5
urte
Duela
20
urte
Duela
110
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.