Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

  • Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean ARGIAri Etxepare Lizeoko eta Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioko ikasleek. Korsika, Okzitania, Alsazia eta Bretainiako ikasleek ere hizkuntza eskubideen aldeko aldarria egin dute.


2024ko otsailaren 7an - 11:02
Azken eguneraketa: 15:05
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Frantziako Estatuko bost lurralde horietatik iritsitako 42 ikasleek ekintza sinbolikoa egin dute Hezkuntza Ministerioaren aurrean: mozala duen ikasgela bat irudikatu dute (ikusi elkarretaratzearen bideoak, albiste bukaeran). Ondoren, lurralde bakoitzetik ikasle banak legebiltzarrean hitz egin du, Tokiko Hizkuntza eta Kulturen ikerketa taldeko diputatuen aurrean.

Frantziako konstituzioaren 2. artikulua aldatzeko eskatu dute ikasleek, alegia Frantziako Errepublikako hizkuntza bakarra frantsesa dela dioen artikulua. Hizkuntza gutxituen egoera kezkagarria dela eta “Estatuak hizkuntza hauek kokatu dituen prekarietatetik ateratzeko” benetako estatusa bermatzea beharrezkoa dela adierazi dute, ofizialtasuna aldarri. Hizkuntza hauek bizirik mantendu daitezen, baliabide gehiago ere behar dituzte: “Estatuak gure hizkuntzaren irakaskuntzarako bideratzen dituen baliabideak hutsaren hurrengoa dira”.

“Azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatuko dugu”

Santi Lazkarayk hartu du hitza legebiltzarrean, Euskal Herriko ikasleen ordezkari gisa. Ikasleek eurek ARGIAri azaldu diotenez, baxoa eta brebeta euskaraz pasa ahal izatea aldarrikatu dute. “Kexu gara, ezin ditugulako azterketak gure ama-hizkuntzan pasa. Euskaraz ikasten dugu, baina gero frantsesez egiten behar ditugu azterketak, horrek dakartzan zailtasunekin. Gure borroka helarazi dugu”.

 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Hizkuntza eskubideak kanalean gehiago
2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.