Baxoa euskaraz egiteko Seaskaren eskaera atzera bota du Paueko Administrazio Auzitegiak

  • Joan den maiatzaren 23an aztertu zuen auzitegiak auzia, eta astearte honetan ezagutu da ebazpena: euskaraz ikasten duten ikasleek jarraitu beharko dute Baxoa azterketa euskaraz egiteko aukerarik gabe.


2022ko maiatzaren 31n - 19:51

Seaskak auzi honetan argudiatu izan duenez, 2019an Frantziako Hezkuntza ministerioak, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta ikastolen federazioak berak hitzarmen bat sinatu zuten Baxoa ahozko handiaren zati bat euskaraz egin ahal izateko, baina orain akordioa ez da betetzen ari.

Paueko Auzitegiaren erantzuna ulertzeko, jakin behar da azken hilabeteetan Seaska hainbatetan bildu dela Bordeleko Unibertsitateko errektorearekin, eta hark ez duela onartu 2019ko hitzarmena, haren esanetan euskaraz azterketa egiteko aukera euskara berezitasun gisa hautatu duten ikasleei soilik dagokielako.

Seaskaren eta errektorearen arteko harremana ahozkoa izan da, baina, Seaskaren arabera, Paueko Auzitegiak balio administratiboa eman die errektorearen erabakiei, eta ikastolen eskaera atzera bota du. Auzitegiaren arabera, Seaskak helegitea errektorearen erabaki administratiboaren aurka bideratu behar zuen eta ez oinarritu Frantziako Ministerioarekin sinatutako 2019ko hitzarmenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baxoa
Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


"Ikasleon etorkizuna proba bakar batean jokatzera kondenatzen gaituen unea heldu da"

Unibertsitatean sartzeko proba egingo dute laster Euskal Herriko milaka ikaslek. Lehia sustatu eta memorizazioa lehenesten duen proba dela salatu du Ikama ikasle mugimenduak: “Espektatiba eta desira jakin batzuk sortzen ditu ikasleongan, etorkizuna gure esku dagoela... [+]


2022-09-14 | ARGIA
EPPko ordezkariak inpresio onarekin etorri dira Paristik

Euskararen Erakunde Publikoa eta euskal parlamentari talde bat bildu da asteazken honetan Frantziako Hezkuntza Ministerioko bost ordezkarirekin, eta haiengan jarrera aldaketa ikusi dute. Han izan da, esaterako, Julie Benetti, Hezkuntza ministroaren aholkulari berezia.


2022-05-24 | ARGIA
Hurrengo astean erabakiko du Administrazio Auzitegiak baxoaren ahozko azterketa euskaraz egiterik izango den

Seaskak salaketa jarria du Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra eta berau aztertu dute maiatzaren 23an Pauen, presazko auzian. Datorren astean ebatziko du Administrazio Auzitegiak.


2022-02-08
Euskaltzaindiak Frantziako agintariei eskatu die brebeta eta baxoa azterketak euskaraz egitea onar dezaten

Euskaltzaindiak Baionan otsailaren 3an sinatutako agiria plazaratu du. Euskararen Akademiarentzat, "onartezinak dira, ikasketak euskaraz egiten ari diren ikasleek bi azterketa horiek euskaraz osoki egin ditzaten, Frantziako Administrazioak paratzen dituen trabak"... [+]


Eguneraketa berriak daude