Hurrengo astean erabakiko du Administrazio Auzitegiak baxoaren ahozko azterketa euskaraz egiterik izango den

  • Seaskak salaketa jarria du Frantziako Hezkuntza Ministerioaren kontra eta berau aztertu dute maiatzaren 23an Pauen, presazko auzian. Datorren astean ebatziko du Administrazio Auzitegiak.


2022ko maiatzaren 24an - 08:05

Ekainean egitekoa da baxoaren ahozko azterketa eta oraindik zalantzan da froga hori euskaraz egin ahal izateko epaimahaia elebiduna izango ote den. Maiatzaren 23an Pauen egin den presazko epaiketaren kronika egin du Ekhi Erremundegik Berrian: Seaskaren abokatu Alain Larreak defendatu du Seaskak, Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) eta Frantziako Hezkuntza ministerioak 2019an adostu zuten hitzarmenean baimentzen dela baxoko ahozko azterketa nagusia ere euskaraz egin ahal izatea. Zehazki honela dio hitzarmenaren testuak: "Batxilergoan murgiltze ereduetako ikasleek parada ukanen dute euskaraz idazteko Historia-Geografiako kontrol jarraikiko proba amankomunetan eta irakaskuntza zientifikoetako kontrol jarraikiko proba amankomunetan. Azkenik, sail elebidunetako eta murgiltze ereduetako ikasleek ahozko handiko zati bat euskaraz egiten ahalko dute".

Seaskako ikasleek euskaraz ikasten dutenez, hizkuntza hau azterketan erabili ezin badute "kaltetuak direla" defendatu du Larrea abokatuak eta eskatu du baxoko ahozko azterketa nagusiko epaimahaia elebiduna izan dadila. Euskaraz egindako ahozko azterketa horiei ez balie baliorik aitortuko Frantziako Hezkuntza ministerioak, Seaskak "erabaki hori auzitara eramateko aukera luke" iragarri du abokatuak. Epaileak galdetu du Seaskaren eskaera praktikan egiteko moduak ba al dauden eta Hur Gorostiaga ikastolen elkarteko zuzendariak baietz erantzun dio, EEPk zerrenda bat egina duela hezkuntza publikoan eta pribatuan diharduten ehundik gora irakasle euskaldunekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Eguneraketa berriak daude