Emakumeak borrokan

Baxoa euskaraz egiteko ezintasuna salatu dute ikasleek

  • Ipar Euskal Herriko ikasleek hasi dituzte baxoko azterketak. Oraindik, ordea, ez dute guztia euskaraz egiteko aukerarik, eta "Aitzina pausoa, euskaraz baxoa!" lelopean elkarretaratzea egin dute Angeluko Sainte-Anne lizeoaren aurrean lehen azterketa egunean, ekainaren 15ean.

Itsaso Zubiria Etxeberria @itsasozubiria
2017ko ekainaren 16a
Angeluko Sainte-Anne lizeoaren aurrean egin dute elkarretaratzea (argazkia: topatu.eus).

Ehunka gazte bildu dira Angelun salatzeko frantsesez egitera behartuta daudela oraindik ere lizeo bukaerako azterketa. Seaskak, Baxoa Euskaraz ikasle kolektiboak eta Etxepare Lizeoak deitutako elkarretaratzean gazteekin batera izan dira guraso eta irakasleak ere. Gaur egun, matematikako eta historiako azterketak soilik egin ditzakete ikasleek euskaraz, eta urteroko aldarrikapena argia da: baxoa euskaraz.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Baxoa  |  Euskara Ipar EHn  |  Lapurdi  |  Nafarroa Beherea  |  Zuberoa  |  Seaska  |  Angelu

Baxoa kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude