BBCko 100 langile baino gehiagok gutun bat argitaratu dute hedabideak Israelen alde duen jarrera salatzeko. Modu anonimoan egin dute, bestela "ondorio larriei" egin beharko lieketelako. Erresuma Batuko kultura eta komunikazio arloko beste 300 pertsonek ere sinatu dute testua.
"Israel/Palestina informazioari buruz BBCren erabaki editorial opakuen eta zentsuraren inguruan gure kezkak adierazteko idazten ari gara", dio idatziaren lehen esaldiak, eta zentsuratutako dokumental baten berri ematen du hasieran. BBCk Gaza: Medics Under Fire dokumentala emititzea ez zuela onartu salatu dute gutunean. Dokumentalak hedabidearen politikak eta arauak betetzen zituela ziurtatu dute, baina "erabaki politikoa" izan zela ez zabaltzea, BBC "Israelgo Gobernuarekiko kritiko hautemanak izateko beldurrak jota dagoelako".
Gutunean adierazi dute ez dutela bilatzen BBC alde batean edo bestean kokatzea, kazetariek "beraien lana gardentasunez egitea eta testuinguru egokian berriak ematea" baizik. "BBCko goi mailetan hartutako erabaki opakuek zapuztu dituzte gure ahaleginak, eztabaidarik eta azalpenik gabe". Hutsune ugari seinalatu dituzte BBCko kazetariek: "Erakunde gisa ez dugu analisi esanguratsurik egin Erresuma Batuko Gobernuak palestinarren aurkako gerran parte hartu izanari buruz. Ez dugu arma salmenten edo horien ondorio juridikoen berri eman".
"Palestinarren aurkako arrazakeria"
Hori guztia "ez da kasualitatez gertatu, nahita izan da", diote gutunaren sinatzaileek, eta arazo orokorrago baten barruan kokatu dute: "BBCk Palestina-Israeli buruz ematen dituen berrien parte handia palestinarren aurkako arrazakeriak" definitzen du.
BBCko kazetarien arabera, 2023ko urriaz geroztik telebista kateak Israeli eta Palestinari buruz argitaratutakoek ez dituzte komunikabidearen "estandarrak" betetzen. "Amildegi bat dago BBCk Gazan eta Zisjordanian gertatzen ari denari ematen dion jarraipenaren eta gure publikoak ikus dezakeenaren artean, iturri sinesgarri askoren bidez zabaltzen ari baita, giza eskubideen erakundeak, NBEko langileak eta tokian tokiko kazetariak barne". Errrealitatea desitxuratzea egotzi diote beren komunikabideari: "Jakin badakigu BBCren informazio-eskaintza ez datorrela bat errealitatearekin. Telefono bat duen edonork ikusi ditu Gazako eta Zisjordaniako irudiak, baina BBC News-ek 'gai konplexua' dela esanda nahasten ditu".
Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]
2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.
“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.
Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]
Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.
Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.
Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak.
Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.
Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]
Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera.
AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]