Getxon Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarekin lotuta antolatu duten erakusketako lan bat ez da ERNE Ertzaintzako sindikatuaren gustukoa eta erretiratzeko eskatu du, polizia torturarekin lotzen duelako.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Bada horma bat Euskal Herrian, azken hiru urteotan pintura geruzaz geruza, izugarri loditu dena. Erdietan marroia, beste erdietan koloretsuagoa, denetarik irudikatzeko erabili baitute herritarrek kasik ehun aldiz. Otsailetik baina, Picassoren Gernika erakusten dio Zumaiari. Hiru urteko jardunaren ondoren, hormak herriari indarra eman dio. Kalea Guztiona Da ekimena fruituak ematen hasi da.
Eguzkiarekin jaiki eta ilargia besarkatuz oheratu. Unibertsoak markatzen dituen denboren neurrira bizi. Niretzat, horiek dira askatasunaren taupadak. Tramontanak (Ipar haizea) berriz ere ufatzen du Costa Brava-n. Uda mina behin iragan ondoren, itsasoa hoztu da eta euriak mehatxatzen du. Hegazti saldoek latitude epeletarako bidea hartu dute, ugaztun nagienak negu hurbilerako gordeleku bila ari dira.
Iraila berriro ere. Lanaldi berri bat abiatu da eta eguneroko bizimoduan ari gara. Minutuak... [+]
Ahozko auzi saioa egin da astelehenean Europako Batasuneko Justizia Auzitegian, Josep Valtónyc rap abeslariaren aurkako euroagindua aztertzeko. Europako Batzordeko abokatuak Valtònyc-en defentsaren argudioekin bat egin du, Espainia eta Belgikako estatuek aurka.
3 urte, 98 mural, 97 zentsura eta 11 bizipen. Bi mundu-ikuskeraren arteko talka pareta batean: boterearen debekuak ala herritarren ekina.
Igande goizaldean agertu da txosnan argazkiak kentzera, Auzitegi Nazionalaren agindua betearaziz. Argazkiek “biktimak iraindu” ditzaketela ebatzi zuen Alejandro Abascal epaileak larunbatean.
Ohar baten bidez jakinarazi du udalak erabakia, Madrilgo abeslariaren "letra matxistek" piztu duten kontrakotasunari erantzunez. Bilboko Udalari kontzertua bertan behera utz dezan eskatzeko sinadura bilketak milaka babes jaso du ordu gutxitan. EH Bilduk eta Podemosek debekuaren alde egin dute. Berriz ere eztabaida piztu da adierazpen askatasunaren mugen inguruan.
Jose Jabier Zabaleta ‘Baldo’ri eta Xabier Ugarteri eginiko harreren inguruko txostena eskatu dio Espainiako Fiskaltzak Guardia Zibilari. Auzitegi Nazionala ekitaldiak ikertzeko eskumena duela ere ebatzi du.
Gasteizko jaiei hasiera ematen dien Zeledonen jaitsieran pankartak debekatu zituen Gorka Urtaran alkateak ostiralean. Igandean, urtez urte ohikoak diren hainbat pankartez gain, tamaina erraldoiko beste bat eskegi dute agintarien gainean.
Korrikalari talde batek udaltzainek astearteko entzierroan izandako jarrera kritikatu du agerraldi batean. Poliziek hiru pertsona identifikatu, horietariko bi atxilotu eta laugarren bat zauritu zuten.