Liburuak Et’abar

MAIDER LETURIAGA
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau urteetan Ortzaizeko Menta dendak kultur eskaintza hedatzen du bere eskualdean barna.

Luzaz, euskal kultura kontsumitu nahi zuenak Baionara joan behar zuen. Prentsa bulego gutxi batzuen eskaintza tipi eta isolatuaz aparte ez baitzen saltegi bereziturik, edo iraunkorrik, edo molde zabalean horniturik, ez irakurleak aholkatzeko zerbitzurik zuenik, Baionatik harago.

Beraz, denda horien idekitzearen berriak poza eragiten du, agertzen baitu denda-buruen kuraia, baita azken urteetako joera zein den ere, bai publikazioen formatuari doakionez, bai irakurzaletasunari doakionez.

Azken urteetan, liburua produktu ezin saldutzat eman da, eta maiz aipatu da formatu numerikoak eta liburu digitalak papera akabatuko dutela. Bestalde, azpimarratu ohi da gaurko egunean irakurlerik ez dela, eta horretaz inkestek eta saltegietako arduradunek zenbaki larriak aitzinatu izan dituzte.

Paperezko liburu batek ez du datu pribaturik zelatatuko eta ez deus salatuko irakurleari buruz. Liburu bakoitzak du bere ukipen sentsazio berezia: leunagoa, finagoa, latzagoa

Alta, Frantziako Estatuko adibidea hartuz, urte hasieran publikatu neurketa baten ondorioek diotenez, liburu digitalak hazten ari dira, baina marjinalak izaten jarraitzen dute, Frantziako argitaletxeen diru-sarreren %10 baitira. Alderatzeko, Amerikako Estatu Batuetan, merkatuaren %20 ordezkatzen dute. Zergatik? Frantzian, hasteko, argitaletxeek ez dutelako inoiz norabide digital argia hartu, eta, bestalde, maiz prezio altuak praktikatzen dituztelako. Beraz, trantsizioa ez da pentsatu bezain laster eta molde indartsuan gertatu eta merkatu segurua da, beraz, paperezko liburuena oraindik ere. Gainera, galdekatuen gehienek nahiago dituzte "egiazko" liburuak. Irakurle kopuruen inguruko datuei doakienez, goranzko joera agertzen dute: %86k irakurle gisa azaltzen du bere burua (irakurle handi, ertain nahiz tipi).

Nihaur, duela hamar bat urte, konbentzitua nintzen liburuen bertsio numerikoak sekulako ateak idekiko zizkigula, batetik, sorkuntza eta jakintzaren truke eta zabalpena erraztuko zuelako, eta bestetik, paperaren presentzia murriztuko zuelako. Alta, aitortzen dut, gaur egun, segitzen dudala paperezko euskarriak erosten, agian duela hamar urte bezainbat. Eta badirudi joera orokorra dela.

Dena den, irakurle edo irakurle potentzial, gogoan izan ezazu arrazoi anitz direla denda berri horietara joateko eta paperezko liburuari atxikiak egoteko. Ez dute bateria edo eguneraketa arazorik. Horrez gain, ez da arazorik mugaren alde batean zein bestean eskuratu ahal izateko, ez baita plataforma eta ordainketa mugarik. Elkartrukatzeko erraza da, ez da Cloud batean kokaturik egoten.  Liburu bat hamargarren solairutik erortzen bada ere, ez da apurtzen: esperientziak frogatu du. Paperezko liburu batek ez du datu pribaturik zelatatuko eta ez deus salatuko irakurleari buruz. Liburu bakoitzak du bere ukipen sentsazio berezia: bata leunagoa, bestea finagoa, bestea latzagoa. Liburu bakoitzak du bere usaina, tintarena, etxeko apaletakoa, prestatu dizun kidearena. Itzalaldi bat gertatuz gero, liburuak eskura egon daitezke eta itzalguneak iraunen balu, papera balia daiteke berotzeko. Arma inprobisatua bilaka daiteke, adibidez, lapur bat zanpez lokartzeko.

Bide luzea egin beza, beraz, paperezko liburuak, eta beste hainbesteko bide ederra egin bezate liburu dendek.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude