Inperialismoa da, ergela!

  • Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada askotan egosi den pentsamendu-korrontea ezkutatzen du atzean, basailutzan eta inperialismoan oinarriturikoa.

Toshiba enpresaren inguruko eskandalu bat azaleratu zenean, 1987an, senatari errepublikar batzuek marka horretako irratiak txikitu zituzten modu honetan. Argazkia: AP
Toshiba enpresaren inguruko eskandalu bat azaleratu zenean, 1987an, senatari errepublikar batzuek marka horretako irratiak txikitu zituzten modu honetan. Argazkia: AP
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ezin zuen bestela izan. Etxe Zuriko Arrosen Lorategian, Moisesek taulak eskuan hartu izan balitu bezala, halaxe azaldu zen apirilaren 2an Donald Trump, berrogeita hamar urtez bere aberri kuttunari munduak egindako iraina kitatzera, herrialde bakoitzari jarriko dion muga-zerga zehaztuta: honi hainbeste gaizki portatu delako, beste honi gutxiago txintxoagoa izan delako, eta zuri askoz gehiago gaizto halakoa... tas tas emango dizut! Mihi gaiztoek diote ChatGPT erabilita egin duela kalkulua munduko herrialde boteretsuenaren buruak.

Liberazioaren Eguna izendaturikoan, %50 arteko muga-zergak iragarri zituen AEBetako presidenteak. Hau idazten ari garen unean %10eko muga-zerga globala dago indarrean, gainerako zerga handiagoei 90 eguneko menia eman baitie. Txinari, ordea, %125 muga-zerga ezarri dio, eta honek %84rekin erantzun du. Europar Batasunak, bere aldetik, tentuz jokatu nahi du, eta AEBetako produktu ugariri ezarri behar zien %25eko muga-zerga 90 egunez atzeratu du. Nolanahi ere, garbi dago gerra komertziala abian dela.

Gerra “tuntunik” ba ote?

“Historiako gerra komertzial tuntunena da”, hala deskribatu du ekonomia gaiak lantzen dituen The Wall Street Journal egunkari prestigiodunak muga-zergen afera. Baina ba ote gerra tuntunik? Ez dira gutxi neurri horren kontra azaldu diren Alderdi Errepublikarreko kideak, baita orain arte Trumpen ondoan izan diren enpresariak ere, tartean Elon Musk milioidun eta AEBetako presidentearen goi kontseilaria.

Mota guztietako merkantziak zergapetu nahi ditu Trumpek, nahiz eta azkenean burtsek atzeraka eginarazi dioten, 90 gunez bada ere. Argazkia: Wikimedia.

Kanpoko produktuei tarifak igotzeak AEBetan inflazioa eta atzeraldia ekar dezakeela diote aditu ugarik, estatubatuar arruntak ez ezik mundu osoak sufrituko duela. Adibidez, JPMorgan Chase AEBetako inbertsio banku handienaren kontseilari gorenak, Jamie Dimonek, esan du “desastrea” litzatekeela epe luzean neurri horiek mantentzea. Bankuak bere bezeroei barne-txostena igorri zien Liberazioaren Egunean bertan, izenburu kezkagarriarekin: There will be blood (Odola egonen da). Bloomberg albiste agentziak filtraturiko txosten horretan, JPMorganeko ekonomialari buru Bruce Kasmanek azaltzen du atzeraldi global bat izateko aukera %40tik %60ra igo dela.

1930eko adibide txar bat

Atzera begiratuz gero, historialariek berehala topatu dute antzeko situazio bat. Adibide txar bat, esan dezakegu. Trumpek sarritan aipatu izan du bere diskurtsoetan 1930ean Willis C. Hawley eta Reed Smoot senatariek sustaturiko muga-zergen legea, Hawley-Smoot Legea bezala ezaguna. “Analista batzuk konbentzituta daude lege horrek paper garrantzitsua jokatu zuela Bigarren Mundu Gerra elikatzeko”, dio BBC telebista kate-publikoak.

1929ko burtsen krakak sorturiko krisi betean, AEBek protekzionismoa areagotzeko neurriak hartu zituzten, eta lege horrekin 900 produkturi batez beste %20ko muga-zergak jarri zizkioten –nahiz eta mila ekonomialari inguruk Herbert Hoover presidenteari eskatu halakorik ez egiteko–. Ondorioz, munduko merkataritza bi heren murriztu zen eta horrek Depresio Handia areagotu zuen. Irakurleak gehiago jakin nahi badu, jo dezake ARGIAren zenbaki honetako Denboraren Makina atalera eta Nagore Irazustabarrenak azalduko dio.

Ero bat golf zelaian?

AEBak “berriz aberats egiteko” taula sakratua aurkeztu eta asteburu horretan, telefono guztiak dantzan zituen bitartean, Trumpek Floridako bere resort pribatuan golfean jokatzen jarraitu zuen lasai asko, green-etik kanpo gertatzen zenari sorgor itxurak egiten. “Ah, baina orduan ez da farol bat?”, galdetzen diote elkarri, pixalarriak jota, mundu osoko banku, enpresa eta erakundeetako jaka beltzdunek. Astebete iraun die oraingoz estutasunak, baina batek daki berriz joan beharko ote duten ukuilu atzera zigortuta, mekatxis!

Jacobin aldizkarian aurkitu dugu arestiko galdera horri erantzun diezaiokeen pista bat: “Neurri horiek ez dira botereak txoratutako ero baten delirioak. Zirkulu politiko estatubatuarren barruko pentsamendu-korronte sendo batetik sortu dira, gutxienez 1990eko hamarkadatik datorrena”. Hala idatzi du Dominik A. Leusder ekonomialariak On 'Liberation Day' Trump Signed America Up for Stagflation (Liberazioaren Egunean Trumpek AEBak estanflaziora kondenatu ditu) artikuluan. Bere esanetan, Trumpek merkataritzarekiko duen jokabidea koherentea izan da 1980ko hamarkadatik, gutxienez Japoniako merkatal-etekinak bere amorruaren jomuga bihurtu zirenetik: “[Muga zergekin] emandako ikuskizunetik harago, oso gogorra dirudien arren, bada garaia egungo administrazioa kritikatzen dutenek Trump serio hartzeko”.

Japoniatik datoz Nissanak

Japonia, aipatzen digu Leusderrek... Zer gertatu zen ba Japoniarekin laurogeietan? Petrolioaren krisiaren eraginez AEBetako industria dekadentzian sartu zen bitartean, herrialde asiarreko produktuak erruz inportatzen hasi ziren, batez ere automobilak: Toyota, Honda, Nissan... milioika saltzen ziren estatubatuarren artean. “Tokioko kaleetan ez dut Chevrolet bakar bat ere ikusten”, zioen ernegatuta, jadanik ezagun egiten hasi zen Donald Trump enpresariak.

"Egin dezagun Amerika den bezala", dio adineko bikote horren afixa batek, Trumpen neurrien kontrako protesta batean. Aldiz, AEBetako presidentearentzat Chvroletak askoz hobeak dira, auto japoniar edo txinatarrak baino...

Baina japoniarren defizit komertziala ez zen bere obsesio esklusiboa. The Guardian-ek kontatzen duenez, garai hartan The New York Times-ek berak portada esanguratsua ekarri zuen “Japoniaren arriskua” izenburupean, Nissan markako auto bat moilara nola deskargatzen zuten erakusten zuen argazki handi batekin. Azkenean, 1985ean New Yorkeko Plaza Hotelean Japoniak akordioa sinatu zuen bere merkatua “irekitzeko”, G5 herrialdeen presioaren ondorioz. Hala ere, Japoniak interes tasak jaitsi eta kreditu errazean oinarrituriko higiezinen burbuila elikatu zuen –1989an Mitsubishi Estatek New Yorkeko Rockefeller Center eraikin mitikoa erosteraino– harik eta burbuila 1997an lehertu eta “hamarkada galduen” garaian sartu zen arte; bere ekonomia entzefalograma planoan eduki du orduz geroztik.

Kentucky fried chicken probatzean...

Egungo AEBetako haize protekzionistak ulertzeko beste data bat duela 25 urtekoa da, 2001ean Txina Munduko Merkataritza Erakundeko (MME) kide gisa onartu zutenekoa. Gauza da Washingtongo Kapitolioan kontrako ahotsak errepublikar zein demokraten aulkietatik entzun zirela, herrialde horrekin muga-zergak kentzeak AEBetako industria hustuko zuela uste baitzen.

Toyota, Honda, Nissan... 1980ko hamarkadako estatubatuarren artean milioika saltzen ziren bitartean, “Tokioko kaleetan ez dut Chevrolet bakar bat ere ikusten”, zioen Trumpek

The Lever atari ezkertiarreko podcastean David Sirotak –Bernie Sandersen aholkulari izandakoa eta orriotan lehenago ere aipatua– Peter Goodman ekonomia analistarekin hitz egin du: “Bill Clintonek, zinismo handiz esan zuen Txina demokratizatzea zela helburua, Txina AEBetan integratzea, eta txinatar kontsumitzaileek Kentucky Fried Chicken probatzen zutenean hautestontziak eskatuko zituztela... Hori zentzugabekeria bat da”, dio Goodmanek. Eta hala, duela 25 urteko kritiken oihartzunak gaur eguneraino “danbor baten gisan” iritsi direla uste du Sirotak.

Basailutza zoriontsua

Historian zehar, muga-zergak erabili izan dira herrialde bateko industria babesteko, hau oraindik hastapenetan dagoenean. Hain justu, MME ustez muga-zerga eta aduana horiek arautzeko sortu zen 1995ean, baina funtsean amaitu du merkatu librea bermatu nahi eta ezinean dabilen erakunde fantasma bat izaten. Gertatzen dena da merkatu librea toxikoa dela, hori ez da sekretua, eta mundu osoan desberdintasunak eta esplotazioa areagotu baino ez dituela egiten.

Txinatar ordezkariak, herrialdea Munduko Merkataritza Erakundean sartzeko dokumentua sinatzen, 2001ean.

Hortaz, globalizazioak huts egin du, munduko merkataritza ordena berri bat ari da ernetzen, baina horrek esan nahi du protekzionismoaren garaira itzuliko garela? “Neurri horiek ez dira protekzionismoa, baizik eta inperialismo neurrigabea”, dio Martine Orangek Mediapart hedabidean Droits de douane: Trump invente la ‘vassalisation heureuse (Muga-zergak: Trumpek ‘basailutza zoriontsua’ asmatu du) artikuluan: “Konbentzituta daudenez AEBetako merkatura sartzea pribilegio bat dela, Trumpek eta bere adiskide maiteek nahi dute beste herrialdeek ohore hori izateagatik ordaintzea”.

Italiako Errepublikako presidente Sergio Mattarellari lapurtuta, “basailutza zoriontsua” kontzeptua erabili du Mediapart-eko kazetariak, Trumpen jokaldia deskribatzeko: “Nahi duena da herrialde bakoitzak definitzea bere lekua inperio estatubatuarrean, leialtasuna eta alienazioa, egiteko prest dagoen kontzesio ekonomiko eta politikoen trukean. Hitz gutxitan, herrialde bakoitzak AEBetako presidentearekin negoziatu dezala zein izango diren eramango dituen kateen pisua eta prezioa”. 90 egun dituzte horretarako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
2025-09-15 | Garazi Zabaleta
Aztal
Iruñetik artzain eskolara, eta handik Otsagabira artaldea osatzera

Artzain gisa hirugarren kanpaina du aurtengoa Koldo Vicente Eseberrik. Familia Otsagabikoa izan arren, Iruñean bizi izan zen txikitatik, baina abeltzaintzaren munduarekin harreman estua izan du beti. “Osaba artzaina zen, haragitarako ardiak zituen hemen, eta txikitan... [+]


Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza literatur bekari, CAF diru-emaile delako

"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


2025-09-11 | Xuban Zubiria
Hondartzan bainua hartzeko ordaindu egin behar

Italiako hainbat hiritan hondartzen eta itsasoaren izaera publikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin ditu udan Itsasoa Aske mugimenduak. Hondartzen erdia enpresa pribatuek kudeatzen dutenez, bainua hartzeko ordaindu beharra daukate herritarrek. Zonalde turistikoenetan ordainpeko... [+]


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude