Elurra

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Elurrak lurra ezkutatzen du, baita laketu nahian dabiltzanen izakiek utzitako arrastoak ere. Elurraren edertasunaren azpian denbora dago, urteak, belaunaldiak, efemerideak, hitzorduak; baina denborak aurrera egiten duenean esan gabeko hitzak agertzen dira lehenago edo geroago. Elurrak oroitarazten digu labain gintezkeela, eta erori. Nonbaiten elurra egiten duen bitartean, norbait idazten ari da, izan kanta edo poema. Izan ere, poemek eta kantek elurraren albo-ondorio berberak dituzte: aztoratzen gaituzte, oztopo dira zenbaitetan, gaixotu gaitzakete; baina, horretaz gain, edo horren gainetik, gure gorputzaren atalak sentiarazteko balio digute. Denborari neurria hartzeko balio digute. Elurra ziurgabetasuna da, baina baita ere edertasuna, hotza, urruntasuna, isolamendua. Bere azpian oroitzapenak ezkutatzen dira hildako mendizale baten gisan. Batzuk azaleratu egingo dira lurmentzearekin batera; beste batzuk, ordea, haren azpian lurperatuta geratuko dira betiko. Behin gorputz izan ziren gorpuak. Elurra, basamortua edo itsasoa bezala, begira dagoenaren ispilu bihurtzen dela esango genuke. Horregatik kanpoko elurra urtu edo izoztu aurretik, bizi izan dugun guztia idatziz utzi nahi izaten dugu, eta oparitu elurra iristen ez den lekuetan daudenei.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude