“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun galdetu diot neure buruari. Askori entzun diot batzuk irakasle jaio direla, baina ikasi ere egin daiteke. Izan ere, laguntzeko nahia eta jarrera oinarrizkoak izanik ere, teknikak ere laguntzen du.
Eskolan aspaldi hasi ginenok hainbat joera didaktiko baliatu ditugu, eta batzuk sufritu. Oraindik dauzkat gogoan solfeoko “teoria” liburu gogaikarri haiek, erdaraz denak, “pentagrama”, “intervalo”, “sincopa”... zer diren buruz ikastera bideratuak. Baina, azterketan galdetu egiten zuten, eta ikasi behar.
Didaktika arloan asko idatzi izan da metodologia bakoitzaren inguruan, gehienetan aurrekoak zuzentzera begira, eta, sarritan, haien aurka. Hizkuntzaren irakaskuntzan, esaterako, errepikapenean oinarritutako metodo audiolinguala, morfema eta lexemak bereiztera bideratutako estrukturalak, aditz eta izen sintagmen eta zuhaitz sintaktikoen gramatikalak, testuen arkitekturan oinarritutakoak... Baina askotan curriculumak idazten dituztenak urrun egoten dira ikasgeletatik, eta irakasleak galduta ibili ohi dira irizpide berriak eskolara nola eraman asmatu ezinik.
Askotan curriculumak idazten dituztenak urrun egoten dira ikasgeletatik, eta irakasleak galduta ibili ohi dira irizpide berriak eskolara nola eraman asmatu ezinik
Horrelakoetan, sarritan, ikasleak kontzeptu berriekin bonbardatu, eta kontzeptu metalinguistikoek behar baino espazio handiagoa hartzen dute ikasketa-prozesuetan. Izan ere, lagun batek dioen bezala, badira irakurtzen ez dutenak baino arriskutsuagoak: liburu bakarra irakurri dutenak.
Egun kohesioa, koherentzia, egokitasuna... dira totem berriak, eta institutuetako gazteek eta euskaltegietako helduek horien beldurrez eratzen dituzte artikulu eta monologoak. Baina, egungo euskara irakasleon helburua litzateke ikasleek euskara erabili eta gozatzea, eta egun ditugun testu teoriko-didaktikoak helduleku egokia izan daitezke hori lortzeko.
Kontua da irakasle gehienek metodologia bakoitzaren abaroan sortutako baliabide didaktikoak erabiliz barneratu ohi dituztela jokamolde berriak, hau da, ariketa motek erakusten digute nola irakatsi. Jakina, tresna horiek ezagutza teorikoekin uztartuta, emaitza askoz hobea izango da. Horregatik, material didaktiko egokietan eta formakuntzan inbertitzea funtsezkoa da ikasle eta irakasleok ikas dezagun.
Kantatzen ikasi eta kantatuz gozatzeko ere kantak erakutsi eta teknika egokiak eskura jarri behar dizkiegu ikasleei; eta kantarazi, sinkopak eta interbaloak zer diren ez badakite ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]