Francesca eta Maddalena


2024ko azaroaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela, zubi lana egiten. 2023an jatorrizkoarekin batera beste 30 hizkuntzatara itzuli zen eta euskaraz irakurtzeko aukera 2024an izan dugu.

Francesca eta Maddalenaren arteko adiskidetasuna ezagutuko dugu eleberri honetan, Italia faxistan kokatuta, zehazki, 1935ean Lambro ibaiak zeharkatutako Milaneko herri batean. Bata "ondo hezitakoa" da, zibilizatua, kristau ona eta emakume rola betetzen ahalegintzen dena. Bestea barrengaizto da: "deabruak hartutakoa", basatia, zoritxarra dakarrena eta aske bizi dena.

Amama pelikulan gertatzen den moduan gertatzen da hemen ere; familia bakoitzean jaiotzean esleitzen zaio rola seme-alaba bakoitzari. Kasu honetan herriak izendatu du barrengaizto, komunitateak erabaki du arbuiatzea eta baztertzea. Brigitte Vasallok "herriko zoroari" buruz hitz egiten duenean bezala da, paper hori jokatu beharko du bizitzan zehar.

Francesca protagonista, ordea, beraren eskutik sartuko da nerabezaroan eta ordura arte ezarri dioten "neska zintzoaren" mugak hautsi ahal izango ditu Maddalenarekin. 12 urte ditu eta bere nortasuna eraikitzen hasiko da etxetik irten eta kalean, bere lagunaren ondoan, ikasiko dituenei esker.

Elena Ferranteren L'amica geniale (Lagun bikaina) lanarekin konparatzen dute, baina badu S. E. Hintonen The Outsiders (Errebeldeak –Begiko argitaletxeak euskaratua–) lanetik ere bai: haurtzaroa uztean lagunak dira helduleku nagusi eta haien ondoan egiten zaie aurre bizitzaren bortizkeria eta miseriari.

Protagonistak ikasiko du beldurrez bizi izan dela ordura arte, eta "kontra egin" daitekeela, baina bereziki, hitzen indarraz jabetuko da. Izan ere, erabiltzen diren hitzak "ahaltsuak eta arriskutsuak" dira eta "ezin dira esan zer dioten erreparatu gabe". Ondorioz, faxismoak errepikarazten dizkien esaldiei begira jarri edo hitz batzuen inguruko gogoeta egingo du: “Maitasuna zen zinemako emakume aktoreek gortinei heltzeko arrazoia. Antzerki hutsa. Itxura, faltsukeria”.

Patriarkatuan emakume gazte bihurtzeak dakartzan arriskuez ohartu eta horiei erantzuteko bitartekoak lortuko ditu Francescak, kontziente eta burujabe, "nire izenez deitzea nahi dut" aldarrikatuko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Gorputzak dio

Kontra

Ane Zubeldia Mangriñá

Susa, 2025

----------------------------------------------------------------------------------

Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]


Kaixo berriro, karis

Beste zerbait

Danele Sarriugarte

Consonni, 2025

------------------------------------------------------------------------------------------

Zazpi urte pasatu dira bigarren eleberria argitaratu zuenetik eta hamaika lehenengo liburutik. Bitarte honetan, baina, letrei... [+]


Aberria eta hil

Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025

------------------------------------------------------------------

Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]


Liburu ktitikak
Bizitzaz eta beste

Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025

------------------------------------------------------------------

Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Gu, jende berria, jende zaharra

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022

-----------------------------------------------------

Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]


Negu gorrirako ipuina

Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025

------------------------------------------------------------------------

Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Hitzak mailu

SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------

Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]


Igeri ala ito

Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024

------------------------------------------------------------------

Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]


Arlote alprojak edo langabe arruntak?

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025

------------------------------------------------------------

George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]


Oraindik gara mitiko

Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022

-----------------------------------------------------------------

This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.

Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]


Libra zaitez beti azal zurien eraginetik

Txori Gorri. Andre siux baten  idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022

-------------------------------------------------------------

Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]


Eguneraketa berriak daude