Libra zaitez beti azal zurien eraginetik

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Txori Gorri. Andre siux baten  idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022

-------------------------------------------------------------

Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren ostean unibertsitatean ikasi zuen. Andereño lanetan hasi zenean eta gobernuak bere komunitatea desegiteko trikimailu politikoaren konplize sentitu zenean hartu zuen Zitkala-Sa izena, Txori Gorri. Eta bere herriaren ipuinak jaso eta idatzi nahi izan zituen erresistentzia keinu eta bizimodu bezala. Liburu honetan aurki ditzakegun ipuin edo pasarteen jatorrizko liburuak hainbat dira. Antologia moduko bat da, beraz, esku artean duguna: Zitkala-Sa idazlearen obraren zati bat, hain zuzen ere. 

Garaian bere lanak egin zuen ekarpena handia izan zen. Izan ere, diskurtso antikolonialak bogan egon aurretik idatzi zuen egileak bere komunitateaz zibilizatuak balira bezala. Eta zuriak dira anker bezala deskribatzen direnak (diskurtso hegemonikoak kontrakoa defendatzen zuen une historikoan). Finean, komunitatearen ipuinak eta bere esperientzian oinarritutako oroitzapenak idatzi zituenean antikoloniala zen begirada bat jaso zuen bere testuen bidez.

Zitkala-Saren kontakizuna inpaktuzkoa da, indar hegemoniko, politiko eta interes ekonomikoz beteta zegoen alde bakarreko kontakizuna kolokan jartzen duelako; eta indigenen komunitateak bizi izandakoa errealagoak diren terminoetan birpentsatzeko bere lana ezinbestekoa izan zelako.  

Bere bizipena bezain konplexua da liburu honetan aurkituko duguna: nomada izan zen eta genozidio bat bizi izan zuen komunitatearen alaba da (eta ahozko literatura, ipuinak, esaerak aurkituko ditugu), erreserba batean jaioa (eta antropologikoak diruditen pasarteak irakurriko ditugu: sua nola egiten zuten, nola bizi ziren…), eskola katoliko batean interna ikasi zuena (erlijioak asimilazioan izan zuen eragina nabarmena da bere testuetan, Bibliaren agerpena…) unibertsitatean ikasi eta emakume berria izan zitekeenaren sorkuntza bizi izan zuen, indigenen identitate eskubideak –eta humanoak– defendatu zituen aktibista izan zen…. Pasarte laburrek osatzen dute liburua, nahi duenak zatika irakur dezan. 

Nick Estesen Gure historia da etorkizuna edo Roxanne Dunbar-Ortizen An indigenous peoples´ History of United States liburuen irakurketak eragin zidan indignazio eta haserre bera piztu dit liburu honek. Kontatzen dutena gertatu izanagatik, eta errelatoaren gaineko boterea betikoek eduki dutelako ere bai. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Negu gorrirako ipuina

Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025

------------------------------------------------------------------------

Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]


Bizitzaz eta beste

Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------
 
Zaila da nobela hau definitzea, abenturazkoa da, iniziatikoa, filosofikoa, ekologista; baina horiek baino gehiago, edo horien guztien ondorioz, nobela... [+]

Hitzak mailu

SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025

---------------------------------------------------------------------

Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]


Igeri ala ito

Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024

------------------------------------------------------------------

Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]


Arlote alprojak edo langabe arruntak?

Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025

------------------------------------------------------------

George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]


Oraindik gara mitiko

Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022

-----------------------------------------------------------------

This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.

Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]


Desberdinak gara

TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025

--------------------------------------------------------------------

Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]


Utopia akuilu

Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025

-----------------------------------------------------------

Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]


Hezurrak eta muina

hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025

-------------------------------------------------------
 
Ildaska gorridun larrua, kimu sortu berria edo muin kolore biziduna. Liburuak dakarkigunaren aieru da azala, sortzeaz mintzo baita Ane Labaka Mayozen... [+]

Puntadaz puntada aldatzen

Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025

-----------------------------------------------------------

Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]


Gure iragan femenino eta feministaz

Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024

----------------------------------------------------------------

Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]


Herriaren bihotza zabaltzeko giltza

Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024

-----------------------------------------------------

Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]


'Guardasol gorria'
Kamikaze arduratsua

Guardasol gorria
Lutxo Egia
Susa, 2024

--------------------------------------------------------
 
Hau gerra bat da eta lubakiak behar ditugu. Izan ere, Bilboko Guka kolektiboak hurrengoak erakutsi dizkigu, besteak beste: Arriagako ekitaldien artean, %20 baino ez... [+]

Lore bat izan zen

Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025

--------------------------------------------------------
Liburu honetara hurbiltzen dena harrituta gera daiteke, liburu... [+]

Matxinadara!

Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024

--------------------------------------------------------------------
 

Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]


Eguneraketa berriak daude