Duela 200 urteko arkeologoaren mezua

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Normandiako erromatar garaiko aztarnategi batean lanean ari zirela, arkeologia ikasle batzuek aurkikuntza bitxia egin dute berriki: buztinezko eltze baten barruan kristalezko flasko txiki bat topatu zuten, XIX. mendean emakumeek lurrina eramateko erabili ohi zuten horietakoa.

Eta flaskoaren barruan duela ia 200 urteko mezua idatzita daukan papertxoa zegoen: "P.J. Féret, Dieppen jaioa eta hainbat elkarte intelektualeko kidea, indusketak egiten aritu da hemen 1825eko urtarrilean. Ikerketak egiten jarraitzen du Zesarren kanpamendua izenez ezagutzen den eremu zabal honetan".

Bi mende geroagoko arkeologoentzat, aldiz, zaila izango da ikerketekin jarraitzea, ur mailaren igoerak mehatxupean baitauka aztarnategia.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...