Usainak keinuren bat eskatzen zuen, baina berak egin ez zuenez (ezin zitekeenez beste usainik espero), besteok ere ez. “Ez, ez, ez daude denak. Bizirik dirautenen atalik ez dago, ez dut inor bizirik utzi, adibidez, ezpainik gabe (ikusi dituzue? Horiek perfektuak iruditzen zitzaizkidan hauek eta beren barrea azaldu arte). Biziraun dutenak osorik nahi ditut, eta, batez ere, ez dute giltzapeko museorik behar. Hauek nik hil ditut, alegia, hiltzeko zerbait-zerbait eduki behar zuten. Honen kizkurrak, ez zuen gogoratzeko asko izango ilea kontserbatu badut (zangoak mindu zitzaizkidan zakila sar zekidan zain, barruan zegoela ohartzerako, horregatik ari zela mugitzen, ez bila zebilelako). Eskuak batenak bakarrik, miatzen zekiten bakarrak: beste guztiek 'laztandu' (astindu, zapaldu?) zituzten nireak baino titi askoz handiagoak, eta, beraz, mina eman zidaten; edo klitoria harraskatu zuten segundo luzez ez zen tokian; edo porno intentsitatez hasi ziren… pare bat salbatzeko zorian egon naiz ipurmasailak osorik heltzen zizkidaten moduagatik, baina baztertu ditut, aluaren mesedetan. Ez zuten buruargitasunik, ez zuten bizitza interesgarririk, ez zuten egia esentzialekiko loturarik… dena asmatu nien nik. Beraz, dena kendu ere bai. Lehenengoaren eta azkenaren atal bat baino gehiago errepikatzen dela ohartu naiz. Zakilak, begiratu ondo, zorte ona eduki dut. Eder geratu dira egurrezko oinarri horietan, tira, apur bat berdekara, formolagatik izango da. Lehenengoa lodiegitxoa zen, agian, mizkin jarrita, kristalezko Kas botila baten azpiko aldearen antzekoa: oztopo handiagoa zen ahoan beste zuloetan baino, eta behatzen efikazia gainditzen zuen komunean zituzten zereginetan. Azkenarena perfektua zen, egun osoan barruan eramateko modukoa. XL simetriko baginodinamikoak. Hemen daude bien ile luzeak ere, nire kriptonita. Eta museoko pieza ikusgarrienak: toraxak. Begiratu gora, sabaitik zintzilik jarri ditut, zientzia museoetan baleenak nola. Hemen azpitik miresteko. Ez penarik sentitu. Batzuk ez daude hemen ere, egunerokoaren burokrata zonbiak, zigorrak betetzen direla frogatu behar zaienak. Hasieratik dakizu, ez, ez, inoiz-inoiz ez naiz izango artilezko txaketa handiegiak daramatzan eta xuxurlatan hitz egiten duen beti-neska txiki delikatu begi (eta abar) handia izango, eta beti-beti lotsatuko zaitut lagunen eta familiaren aurrean. Ez-bizitzak arau pila bat ditu, eta oso baxu hitz egiten du. Baina despistatuarena egiten dugu, ea oker gauden behingoz. Etorri, mingain honek, horrela, hain berde, ez dirudi, eta ez da toraxak bezain ikusgarria, baina ez du parekorik izan. Ez zuen ezezkorik onartzen, edozein jarleku lau zen ona, edozein bizi-momentu, edozein… mingain hura azaltzen bazen, ezetza mesedez bat zen. Goazen hemendik bai. Ez, ez, ez da izango hurrengorik. Inor ez da inoiz hurrengoa izan. Berez, inoiz ez nintzen hemen izan. Zertarako, hemen ez dago ezer bizirik. Beraientzat ere beti nintzen lehen aldiz. Lapurtu dutena ez da ordezkagarria”. Itxi nuen giltzaz, behingoz, eta han utzi nuen, marmarka, txatarra artean. Nik sudurra itxi nuen, eta komatxoak beharko nituela erabaki.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]