Memoriaren munstroa

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteburu euritsu honetan gaztarotik gordeta izan ditudan CD, disko gogor eta USB memoriak hartu eta barruak ikusten aritu naiz; gauza ugari aurkitu dut bertan: inoiz argia ikusi ez duten proiektuak, argazki zaharrak, testuak, antzinako programa piloa... Azken 20 urteetan euskarritik euskarrira igarotzen joan direnak, memoria mugagabea bailitzan. Bizitza osoa dokumentatzen, baina prozesu horretaz kontziente izan barik. Bitartean, zabor elektroniko ugari sortu dut. Ibilbide honetan, memoria digitala munstro bilakatu zait, begiratu ere nahi ez nuena, eta munstroa kudeatzeko behar zen indarra aurkitzea urteak kostatu zait. Lana hasita, erabaki behar non gorde norberaren memoria? Norbere gailuetan ala besteren baten gailuan (hodeia)? Erabakia hartzeko aldagaiak asko dira: segurtasuna, pribatutasuna, kostu ekonomikoa, kostu ekologikoa, kudeatzeko erraztasunak... Momentuz, antzina argazki-albumekin bezala, nire memoria etxeko ordenagailu zahar batean izatea erabaki dut, aukera hori baitut. Gazte migratzaileekin lanean aritu nintzenean ohartu nintzen nire aukerak eurentzako ezinezkoak zirela, bizitzeko leku finko bat ez dutenek ezin dituzte sistema propioak sortu, euren aukera publizitate enpresen doako hodeiak izaten dira, euren agiri garrantzitsuenen kopia bat nonbait eskuragarri izateko. Bizitzeko aukeren gabezian, bizitzak instituzionalizatzen dira, eta instituzionalizaturiko bizitzetan pribatutasunaren aukera desagertu egiten da, zelataritza etengabe baten baitan bizitzera ohituta. Memoriaren munstro honi aurre egiteko teknologia zaharrak erabiltzen ari dira zenbait euskal gazte, argazkien kasuan: karrete kamera. Nahi izanez gero, sistema digital propioak eraiki ahal izango lituzkete, baina badirudi gutxiago izatearen bila daudela: konplexutasun gutxiago, kudeatzeko gutxiago, eduki gutxiago.

Momentuz, ditudan “hilotz elektroniko” hauekin zer egin pentsatzen nabil; USB memoriak eta disko gogorrak berrerabil ditzaket, baina CDak baratzean txoriak usatzeko erabilgarri izango dira soilik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ez onartu hiriaren salerosketa, ez irentsi itxurakeriaren amua

Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]


2025-07-10 | Jauzi Ekosoziala
Norabidea aldatu

Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]


Bulkadetatik, ezinbestean

Bi gai mahai gainean, ezinbestean.Batetik, CAF eta Palestina. Bestetik, PSOEren bueltako ustelkeria sarea. Nondik hasi eta non bukatu ere ez dakit, bulkadez betetako artikulua izango dela jakinda. 

Nazio Batuen Erakundeak 40 enpresa salatu ditu, CAF tartean, eta Gazako... [+]


2025-07-09 | Jon Alonso
Nobelak idazteko artea

Atzo jakin dut euskal prentsatik Jean Reno aktoreak lehen nobela idatzi duela. Berri hori euskaraz jasotzeak munduko hiritar edo paleto global bihurtzen ote nauen oso ongi jakin gabe, nobelak idazteko arteaz egin dut gogoeta.

Tokitan dago “nobelaren heriotza”... [+]


2025-07-09 | Itxaro Borda
“Azpian lur hotza”

Azken asteko sapa lehergarri egunetan gure zereginen egitarauak aldatu beharrean aurkitu gara. Freskura erlatibo batek seietan atera gaitu ohetik, gosaldu eta lan gehienak bederatzietarako plegatu ditugu eta hamarretan jalgi gara oinezko ibilaldia egitera. Eta ez ginen bakarrak... [+]


2025-07-09 | Hiruki Larroxa
Ikastetxean, taldearen jakituria

Ikastetxeetako ikasgelak, tamalez, espazio gatazkatsuak izaten dira askotan eta, gatazka gehienetan gertatzen den moduan, emozio intentsuak eta minak izaten dira. 2022an, ikastetxeetan aritzen diren beste eragile batzuekin batera, azken urteetan ikasgela askotan bizirik dagoen... [+]


2025-07-09 | Bea Salaberri
Ederki galdua

Nunquam polluta dio Baionako lemak, erran nahi baitu "sekulan zikindu gabea" edo "sekulan hartu gabea", eta erreferentzia egiten die inbasio saiakera historikoei, espainiarrengandiko, frantsesengandiko eta ingelesengandiko saiakerak ez omen baitziren... [+]


Europako ongizate estatua gainbeheran?

Europako ongizate estatuak munduan zehar izugarrizko miresmena izan du herritar xeheen artean, ez hainbeste enpresari eta agintarien gehiengoan. Izan ere, miresmen hori areagotu egiten zitzaigun iparraldeko herrialdeetatik pasatzen baginen, izan lan bat egin behar bazenuen edo... [+]


Teknologia
Bitxoak

Palentziako amama oso emakume soila zen hitzetan. Bazituen zenbait hitz dena adierazteko balio zutenak, tartean bitxo hitza: berba horren baitan kabitzen ziren zomorroa, behia, txakurra... eta batzuetan baita gizakia ere. Bitxoek auzokide latzak dituzte gizakiongan, ez baikara... [+]


2025-07-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Jimenez Escudero

1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]


“Ezin dugu kikildu fatxerioaren aurrean. Ez dira pasako!”

Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]


2025-07-03 | Maialen Arteaga
Ameslari handien kondena

Ikasturte hau, zalantzarik gabe, ekitaldi handien ikasturtea izan da. Horrek hainbat hausnarketa eragin ditu kalean, eragile sozialetan zein sareetan. Eragin baino gehiago, azaleratu; egon bazeudelako lehenago ere. Esan beharrik ez dago: aisialdia ez da erantzukizun politikotik... [+]


2025-07-03 | Tere Maldonado
Adiskidetasuna, hausnarketa egiteke

Lagunen arteko erlazioak fluidoen fisikaren pean daude, amodio erlazioak baino gehiago, Zygmunt Bauman gorabehera. Ez du gura esan amodio harremanak, egun, solidoak direnik. Likuadora-ren soziologoak saiakera gomendagarria idatzi zuen horretaz, Maitasun likidoa, azpitituluz Giza... [+]


Eguneraketa berriak daude