Zerk batzen gaitu?

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Arrazismoa, matxismoa, klasismoa, eta beste hamaika ismo-rekin batera koka genezake edadismoa ere, adinkeria, alegia. Adinaren arabera jasan daitekeen bazterketa guztiok paira bagenezake ere, bestelako diskriminazio motekin gurutzatzen denean, errealitatea gogortu egin daiteke. Simone de Beauvoir-ek, adibidez, intersekzionalitate hitza erabili ez bazuen ere, bere lanean garbi islatu zuen zahartzaroan pertsona batek sozialki eta kulturalki pairatzen duen zigorra desberdina dela emakumea bada. Zer esanik ez, horri arraza kontua txertatzen badiogu!

Adinkeria, hala ere, bizitzako etapa desberdinetan gertatzen den fenomenoa da. Biologikoki adin zehatz bat badugu ere, jendartean dauden ohitura eta pentsaerek sailkapen sozial moduko bat egiten dute. Horrela, gazteegiak edo zaharregiak izango gara jarduera jakin batzuetarako. Inork uste badu epaiketa horretatik salbu dagoela, inguruan gertatzen denari erreparatzea besterik ez du: gazteenei lan-jardueretarako, aldarrikapen politikoetarako edota sexualitaterako heldutasun falta egozten zaie, infantilizatu egiten dira hainbatetan; nagusiak, ordea, pasata daude, zaharregiak dira.

Osasunaren Mundu Erakundeak 2021ean adinkeriaren inguruan argitaratutako txostenaren arabera, diskriminazio mota hori jasaten duen gehiengoa adin nagusikoa da, hainbatetan zaintza beharrean dagoena; eta gazteenen artean, sufritzeko aukera gehiago dute emakumeek. Txosten horretan, jazarpena egiten duten lagunen profilari erreparatzea zinez interesgarria iruditu zait: gehienetan pertsona gazteak izan ohi dira, gizonezkoak nagusiki, hezkuntza eskasa jaso izan dute hainbatetan, eta kurioski, heriotzarekiko antsietatea dutenak izan ohi dira.

Guztiok aldaketa fisikoa izango dugu, zaintza beharko dugu, eta heriotza ere etorriko zaigu. Prozesu hori onartzea ez da lan makala, eta erresistentziak egon, badaude

Hari-mutur ugari azaleratzen dituen gaia da, zalantzarik gabe. Urteen poderioz, guztiok aldaketa fisikoa izango dugu, zaurgarritasun momentuak biziko ditugu, zaintza beharko dugu, eta heriotza ere etorriko zaigu, lehenago edo beranduago. Prozesu hori onartzea ez da lan makala, eta erresistentziak egon, badaude. Erresistentzia horien seinale da gaztetasuna mantentzeko zerbitzu eta produktuen katalogo amaiezina. Bada modu aktiboan (batzuetan hiperaktiboan) bizitzeko bultzatzen gaituen uste bat ere. Ase beharreko beharrizanak sortzen dizkigute, behin eta berriz; hainbatetan antsietate ikaragarriak sortuta.

Horretaz gain, iruditzen zait adinaren arabera gizartean egindako sailkapenek adin-talde horien arteko lehia ere eragiten dutela. Pentsiodunak, adibidez, pentsioen gehiegizko zenbatekoagatik seinalatu ohi dira sektore batzuetatik. Gazteenetatik etor daitezkeen mugimendu berritzaileak, berriz, alboratu edo irrigarri uzten dira hainbatetan. Helduetara mugatutako mundua balitz bezala. Adin taldeen zatiketa horien atzean, noski, seguru-etxeen interesak, erretiroa hartzeko adinaren luzapena eskatzen dutenen nahiak, edota gaztetasunari lotutako kanona mantentzea nahi duten lobbyak ditugu. Eta azken horiek adinkeriaren inguruan har ditzaketen diskurtsoak kezkagarriak dira.

Egiatan, adinkeriaren problematikaren kontzientzia geroz eta zabalagoa da, eta mundu mailako zein tokiko ekimenak geroz eta ugariagoak dira. Belaunaldien arteko topaketek amankomunean ditugun hamaika gai jorratzeko balioko dute, hartu-eman sanoak eraikitzeko, nozituko ditugun aldaketei aurre egiteko, eta lankidetza sustatzeko. Baina horretarako geure burua zintzotasunez onartu, ezagutu eta ulertu beharko dugu lehendabizi; ezinbestekoa baita hurkoa onartu, ezagutu eta ulertzeko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude