Zuzengabekeriaz gainezka den mundu honetan, egoera oldargarriz inguraturik gaudela, behin eta berriz galdegiten diot ene buruari: zer ahal du literaturak, hoberantz egin dezagun? Literaturan murgilduta egotea ez ote da harresi itsu batzuen gibelean ezkutatzea eta irudimenez baizik ez ekitea, hainbeste nahigabe eta okerkeriaren aurka konkretuki lan egin beharrean? Literatura ahaltsua dea? Ahalduntzen ote gaitu?
Europako kultur eremu nagusi edo garaileetan, pentsatzen zen, aro erromantikoan, literaturak bat egiten zuela boterearekin, eta berehalako eragina ukan zezakeela jendartean. Frantzian, bereziki, Lamartine edo Hugo bezalakoek sinesten zuten literaturaren bidez bermatuko zirela ideia sozio-politiko aurreratuenak, bai beren herrian, bai mundu osoan. Berantago, surrealistek pentsatu zuten mundua benetan kanbia zezakeela literaturak.
Baina XX. mendeak literatura-eraginkortasunaren baitako fedea zalantzan ezarri zuen. Korronte absurdoko autoreek erakustera eman zuten literatura indargabea dela. Kritikari batzuen aburuz, berriz, literaturak oraino dauka eragina, gutxienez errepresentazio kolektiboak moldatzeko, onera zein txarrera. V. Berthelier ikerlariak, adibidez, erakusten du mundu osoko nazionalistak beldurrarazten dituen etorkin uholde mitoa eraikitzen lagundu duela literaturak: R. Camus (“le grand remplacement” edo “ordezkatze handia” adierazpidearen asmatzailea), Y. Gandon, L.-F. Céline, J. Raspail, E. Cioran, R. Millet bezalako idazleek ahalbidetu dute, beren obrei esker, arrazakeriaren presentzia indartsua, Frantzian, Berthelieren ustez. Alderantziz, Kafkak zioen idazleek arma paregabeak dauzkatela intolerantzia eta injustiziaren kontra borrokatzeko.
Gurean, literaturak balio du ere kontsolatzeko, dio Xabier Letek. Balio du gogoratzeko, memorioa elikatzeko, iragana gureganatzeko
Eta bazter alorrean, galtzaileen esparruan, zer? Menturaz, kultur esparru handietan baino garrantzi sozial, politiko eta sinboliko handiagoa dauka literaturak, kontra-botere leku indartsua izan daitekeelako. Hala nola literatura performatiboa hor dugu: Antton Lukuk irakasten zuen bertsolaritzaren funtzioetarik bat dela, hain zuzen ere, botere nagusiaren kontra jartzea. Gogoan dut ere Perun sortu den “lucha libro” gudu literarioa, catch-aren ereduan oinarritua: bi idazlek testu bana inprobisatu behar dute, epaile den publikoaren aitzinean, joko-gidari baten agindupean. Entzule-ikusleak liluratu behar dituzte performatzaileek, argitaratua izateko baimena irabazteko. Perun, dio Christopher Heaney-k, gudulari gehienak gazteak eta emazteak dira, eta literatura-ikuskizuna erabiltzen dute beren ahotsa adierazteko.
Gurean, literaturak balio du ere kontsolatzeko, dio Xabier Letek. Balio du gogoratzeko, memorioa elikatzeko, iragana gureganatzeko. Balio du gure mitoak eraikitzeko. Balio du gure oraina islatzeko, salatzeko eta etorkizuna amesteko.
Balio du, azkenean, muga politiko, ideologiko, linguistikoetatik haratagoko loturak egiteko, hots, pasatzaile izateko (P. Jaccottet-ek zioen bere ofizioa zela “pasatzaile” izatea). Hori dute xede analogiari, metaforari edo itzulpengintzari protagonismo bera ematen dioten idazleek. Ikus, narrazioaren eremuan, P. Zubizarretaren Usoa, hegan etorritako neskatoa, zointan Kasai, haur adoptatua, txori migratzaileari konparatua den; edo A. Arzallusen Miñan, pularrez pentsatzen duen afrikar baten frantsesezko kontaketaren euskarazko testu idatzia dena.
Ea ba gure literatura ahaltsu eta ahalduntzaileago egin genezakeen oraindik, mundu zentzudunagoa eraikitzeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]