Euskal herritar gehienak bezala, Athleticen alde nengoen ni lehengoan, zalantzarik gabe. Euskal herritar gehienak bezala? Beharbada ez dago hain argi hori. Gipuzkoa aldean zer uste duten alde batera utzita –denetarik izango da, noski–, gehiegi bilatu gabe gazte batzuk topatu ditut Iruñean, Mallorcarekin zihoazenak. Gazte horiek navarristak ote ziren uste duenarentzat, argitu egingo dut: nafarrak, euskaldunak eta abertzaleak dira.
Hona lehen ebidentzia bat: futbolak ez gaitu batzen. Are, futbola aprobetxatu egiten du prentsa jakin batek gure arteko diferentziak eta ezinikusiak areagotzeko, eta etekin handiak lortzen ditu. Egia da, ordea, futbola ez genukeela epaitu behar eraikuntza nazionalean daukan eraginaren arabera –nahiz eta eragina duen, benetan–. Futbola ez da politika. Futbola futbola da. Ez da egia txikiagoa, baina, futbolak eta politikak elkar ukitzen duten puntu bat badagoela. Hori horrela, batzuek eskertuko genuke baldin eta politikariek forofo hutsak balira bezala jokatuko ez balute, kanpainan bazeuden ere. Zer esanik ez ezker abertzaleko pertsonalitate erreferentzialek, beren forofismoarekin lotsagorritu egin gaituztenek.
Futbolak ez gaitu batzen. Are, futbola aprobetxatu egiten du prentsa jakin batek gure arteko diferentziak eta ezinikusiak areagotzeko
Lotsagorritu egin gintuen bezala ETBko kate guztiek, aldi berean, ditxosozko gabarraren ibilaldia emateak. Amigo, han ez zen ihes egiterik. Aukerak bi baino ez ziren: gabarra edo gabarra. Ez zegoen besterik. Tira, bai, ETB ez zen beste kate batera pasatzea. Tabarra, azkenean, askok aldi berean bataiatu genuen bezala.
Horretan guztian bada atzeko plano batetik ibiltzen den itzal bat, sortzen den susmo bat. Eta ez da garai bateko “futbola herriaren opioa da” edo gisakorik. Are, opio-dosi txiki bat gaizki ez datorrelakoan nago, bestela hain da jasanezina eta herstura-eragilea eguneroko panorama. Susmo hori beste hau da: Bilbok patrimonializatu duela ez bakarrik Euskadiren ideia –hori larria litzateke, baina neurri batean ulergarria–, baizik eta baita Euskal Herriarena ere. Alegia, batzuen buruan ekuazio hau baino ez dabilela: Bilbo = Euskadi = Euskal Herria.
Jakina, testuinguru honetan “Bilbo” esatea ezer ez esatea da. Nor da “Bilbo” delako hori? Nortzuek osatzen dute “Bilbo” hori? Ez dakit. Norbaitek baldin badaki eta esaten badit, ordea, nik amesten dudan nazioaren etsairik amorratuenak seinalatuko dizkit.
Ni soziologoa banintz saiatuko nintzateke gaiari zukua ateratzen. Ez naizenez, zorionak txapeldunei eta aupa Athletic.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]