Klimaren narratiban uraren kudeaketa sartu beharraz

  • Urarena da Lurra planetak bizi dituen krisi nagusietakoa. Zehatzago esateko, ur gezaren krisia. Batean alarma pizten du lehorteak eta biharamunean uholdeak, eta bata bestearen gainean pilatuz doaz gizateriaren biziraupena arriskuan jartzen duten ondorioak. Landa eremuak gaur idortzen dira elikagaiak sortzeko ahalmena eta biodibertsitatea murriztuz eta berehala euriteek eragindako higadurak lurrazalaren geruza bizidunak arrastan daramatza itsasorantz. Hirietan –eta mundu osoa ari da bilakatzen hiri– atzo egarriz zeuden kaletarrak gaur kontrolik gabeko uholdeek asaldatzen dituzte.


2024ko urtarrilaren 28an
Uholdeak Alemaniako Erftstadt-Blessem herrian 2021eko uztailean utzitako hondamendia. Argazkia: Christoph Reichwein
Uholdeak Alemaniako Erftstadt-Blessem herrian 2021eko uztailean utzitako hondamendia. Argazkia: Christoph Reichwein

Klimaren zoratzearen inguruan narratiba nagusia zentratuta dagoen arren berotze globalean eta berotegi eragineko gasen kontrolatu behar eta ezinean, gero eta aditu gehiagok egiten diote arreta euri uraren kudeaketa okerrak klima hondatzearen argazki osoaren barruan daukan garrantziari. Uraren paradigma berri bat aldarrikatzen dute, azken hamarkadetan ezarritakoa ordezkatzeko: euriek ekarritako ura gure ondotik ahalik eta laster eta urrutien bidaltzeko ordez lekuan eusten saiatu, lurzoruan barnatzen lagundu, ur gez horrek lehorrean ematen duen denbora luzatzen ahalegindu… eta biziberritu lurzoruetako bizia, landareak, heskaiak, itsasoetatik lehorrerantz are euri gehiago erakar dezaten.

Paradigma berriaren aplikazioak egunero ari gara ikusten. Landa eremuan, lurra lantzeko ereduak eztabaidan daude eta aldaketa handiak daude martxan, goldatzerik gabeko lurgintza, lurzoruak estalita atxikitzea, eta abar jada agroekologiako nekazari txikien artetik soro zabalak lantzen dituzten industrialen artera hasi dira zabaltzen. Hirietan, berriz, zenbait planifikatzaile aspalditik ari da praktika berriak ezartzen: euri urak lekuan pilatzea, lurzoruak ahalik gutxien inpermeabilizatzea, ‘belaki-hiriak’ (sponge city), ur gezaren birziklatzea, agintariak hasi dira aipatzen lurzoruen erabileran ‘zero artifizializazioa’ araua ezarri beharra…

Daniel Hofnung ingeniari frantsesak orriotan eskaintzen digu uraren zikloaren inguruan indarrean datozen gogoeta eta ikerlanen laburpen bat. Daniel Hofnung, ikasketa eta lanbidez ingeniaria, gaur erretretan sartua, Ile de France (Paris Metropolitanoa) eskualdeko Coordination Eau IDF gizarte erakundearen lehendakaria da. ARGIAk 2023ko martxoan argitaratu zion 'Ibai hegalariak', munduko klimaren protagonista funtsezko horiek.

Oraingoan LARRUNerako Hofnungi euskaratu diogun artikulua Attac mugimendu altermundialistaren webean argitaratu zuen 2022ko abenduan Distinguer changement climatique et réchauffement climatique, Comment le cycle de l’eau et le cycle du carbone se complètent (Aldaketa klimatikoa eta berotze klimatikoa bereizi. Nola elkar osatzen duten karbonoaren eta uraren zikloek) tituluarekin. Egileak bere artikulu eta hitzaldiak bibliografia aberatsez osatzen baititu, irakurleak LARRUNen Interneteko bertsioan topatuko ditu idatzian aipatutako iturriekiko loturak.

Egilea: Daniel Hofnung
Itzulpena: Pello Zubiria Kamino
Azala: Joseba Larratxe Josevisky


LARRUN
2024ko urtarrilaren 28a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#2
Barbara Miller
#4
Olaia Salazar Urrutia
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Uraren kudeaketa
2024-02-01 | Jon Torner Zabala
Larrialdi egoera ezarri dute Katalunian bere historiako lehorterik okerrenagatik

Ter eta Llobregat ibaietako ura heltzen den zonaldeetan ezarri du Generalitateak larrialdi-egoera. Lehortea bereziki gogorra da Bartzelonako eskualdean, Gironako eremu zabaletan eta Costa Bravan: urtegietako ur-maila edukieraren %15,8an dago, alerta gorena ezartzen den mailatik... [+]


2024-01-28 | Daniel Hofnung
Klimaren berotzetik harago: Uraren zikloak eta karbonoarenak nola osatzen duten elkar

Klimaren arazoa gero eta kezkagarriagoa ari da bihurtzen: uda gero eta beroagoak, lehorteak eskualde askotan, kalte materialak eta giza galerak eragiten dituzten fenomeno meteorologiko bortitzak… Arazoaz eman ohi den azalpen bakarra izaten da "klimaren... [+]


2023-07-18 | Ilargi Manzanares
Ipar Euskal Herriko hondartzetako dutxak itxiko dituzte, ur kontsumoa murrizteko

Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.


Eguneraketa berriak daude