Neska jaiotzea
Alice Dussutour
Ttarttalo, 2023
----------------------------------------------
Hitzaurrean Clèmentine Beauvaisek esaten duen moduan, neska jaiotzea eta neska egiteaz ari da Dussutour liburu honetan. Feminismotik Beauvoirri hartu diogun emakumea egin egiten da esaldiak zentzu osoa hartzen du liburuan; izan ere, sistema heteropatriarkal kapitalistak (bai, oraingoan osorik jarri nahi izan dut hitz potolo guztiekin) nolakoak izan behar dugun erakusteko munduko komunitate desberdinetan dituen trikimailu batzuk erakusten dizkigu hainbat adibideren bitartez: tabuak, inposaketak, tradizioa, sinismenak, boterea... Horrez gain, emakumeek horri aurre egiteko dituzten estrategiak ere ikus ditzakegu. Horregatik, haserrea eta amorrua sortzeaz gain, esperantza eta goxotasuna ere pizten ditu liburuak, baita bizitza hobeago bat amesten jarraitzeko ilusioa ere.
Gaur egungo mundu zabaleko bost kokaleku eta bost pertsonaia aukeratzen ditu autoreak emakume jaiotzearen ondorioez eta albo kalteez hitz egiteko. Nepalgo Kaneilak, Euskal Herriko Elaiak, Afganistango Mahnooshek, Kenyako Makenak eta Mexikoko Luisak kapitulu bana dute. Kapitulu guztiek egitura bera dute (bi atalez osatua): lehenengo, pertsonaia bakoitzak bere testigantza emango du lehenengo pertsonan. Testigantzaren hasieran egoera gordinena kontatzen dute protagonistek eta bukaeran zirrikitu bat irekitzen zaio itxaropenari. Horren ostean, egileak "dokumentazioa" deitu dion zatia hasiko da: hitz batzuen esanahiak argitzen dira, galdera batzuk erantzuten eta datu batzuk ematen.
Bi atalak daude ilustraturik. Kolore deigarriz osatuta dago, bistara deigarriak eta erakargarriak. Koloreen erabilera plano samarra dela esango nuke, baina beraien funtzioa ongi betetzen dute. Irudi batzuk testuen lagungarri izango dira eta beste batzuetan orri osoa hartuko dute. Kasu honetan iradokitzaileagoak direla iruditu zait niri.
Eta, kolofoi gisa, egilearen hitzostea eta kapitulu bakoitzari dagokion dokumentazio eta bibliografia gehigarria aurki daiteke: elkarteak, filmak, pertsonaia ezagunak, liburuak, jardunaldiak eta abar.
Irakurketa erraza duen arren, ez da esperientzia arina. Entretenitzeko baino, informazioa eskuratzeko liburua izanik, entziklopedia baten moduan funtziona baitezake. Heldu eta haur eta gazteek elkarrekin irakur dezaketen materiala da, eskolan, etxean edo irakurle taldeetan. Askorako eman dezakeela uste dut.
Ahanzturaren leizea
Paco Roca eta Rodrigo Terrasa
Itzultzailea: Bego Montorio
Astiberri, 2024
------------------------------------
Zer gertatzen da Ahanzturaren leizea Txiki eta Otaegiri buruzko polemika betean irakurtzen denean? Guri iruditu zaigu ez dagoela momentu... [+]
Kontra
Ane Zubeldia Mangriñá
Susa, 2025
----------------------------------------------------------------------------------
Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Consonni, 2025
------------------------------------------------------------------------------------------
Zazpi urte pasatu dira bigarren eleberria argitaratu zuenetik eta hamaika lehenengo liburutik. Bitarte honetan, baina, letrei... [+]
Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025
------------------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]