Armeniak urteak daramatza bere karta geopolitikoak, berez oso txarrak direnak, gaizki jokatzen. Herrialdea Kaukaso hegoaldean dago zokoratuta itsasorako irteerarik gabe, ekonomia ahularekin eta eskualdeko lurralde eta populazio tamaina txikienarekin. Hori guztia gutxi balitz bezala, etsai historikoak diren turkiar herriek (Turkia eta Azerbaijan) inguratzen dute. Georgiarekin ere muga konpartitzen du, baina harremanak ez dira bereziki onak. Iranekin, aldiz, muga zatitxo bat partekatu eta helburu ugari konpartitzeko aukerak ditu. Teheranek Armeniako independentzia eta lurralde batasuna segurtatu nahi ditu turkiar herrien lurreko konexioa oztopatzeko eta etxean dituen gehiengo azeriarreko lurraldeen irredentismoa apaltzeko. Baina armeniarrek ez dute behar bezainbeste ustiatu aliantza posible hori, Iran Mendebaldearen etsaia delako.
Erevanek Mendebaldearekin lerrotu nahi duen arren (NATOrekin eta Europako Batasunarekin lankidetza esparruak ditu), errealismo politikoagatik errusiarren babesa bilatzen amaitu du ia beti. Moskuk Erevan aliatu ez leial gisa ikusten du, baina, Karabakh Garaiko gatazkari esker, Armeniak Errusiak gidatzen dituen Segurtasun Kolektiborako Itunaren Erakundean edo Eurasiako Batasun Ekonomikoan parte hartzen du.
Armeniak Mendebaldearekin lerrotu nahi duen arren, errealismo politikoagatik errusiarren babesa bilatzen amaitu du ia beti
Halere, 2018ko mobilizazioen ondoren Nikol Pashinyan lehen ministro izendatu ostean, gobernu berriak Mendebaldera hurbiltzeko eta Errusiatik urruntzeko zuen asmoak herrialdea irteerarik gabeko kale batean utzi du, horregatik, horri aurre egiteko Pashinyanek Azerbaijanen aurrean amore ematea erabaki du, eta publikoki adierazi du Armenia prest dagoela Karabakh Garaiko soberania azerbaijandarra onartzeko. Trukean Pashinyanek egun Azerbaijanek mehatxatzen dituen nazioarteko armeniar mugak segurtatu nahiko lituzke, nahiz eta ez dagoen batere garbi epe ertainean Azerbaijanek horrelako akordio bat errespetatuko lukeenik. Azebaijanek Armeniako hegoaldea eskuratzeko interes berezia du, Nakhitxevan eskualdea gainerako Azerbaijanekin lotzeko eta, ondorioz, mundu turkiarra Istanbuletik Bakuraino lurrez konektatzeko. Hori gerta ez dadin, Armeniako Gobernuaren esperantza inuzentea da Mendebaldearekin harremanak estutzea.
Bitartean, Bakun nazioarteko harremanen logika ondo ulertzen dute. Azerbaijan ikuspegi geopolitikotik Kaukasoko herrialde garrantzitsuena da: lurralde zabalera eta populazio handienak ditu eta ekonomia sendoena da petrolioa eta gasari esker. Geopolitikoki turkiarren aliatu sendoa da eta Mendebaldearekin, armeniarren kaltetan, harreman ekonomiko eta politiko oso onak ditu. Errusiak berak Azerbaijanekin negozio asko egiten ditu, aliatua ez, baina Moskurentzat bazkide fidagarria da, ez baititu egiten Armeniak egiten dituen hanka-sartze geopolitikoak, Mendebaldeari atsegin emateko.
Azerbaijan seguru sentitzen da bere aberastasunagatik, baina baita mapan non kokatuta dagoen ondo asimilatua duelako ere, Georgia eta Armenia ez bezala. Izan ere, azken horiek batzuetan aritzen dira Asian egon beharrean Europan egongo balira bezala. Baina errealitatea da Kaukasoko herrialde kristauak Asiako txoko batean daudela lekututa. Errealismo politikoak eskatzen die ekialdera begiratzea. Armeniaren kasuan, esportazioen ia erdia Errusiara doa eta heren bat Asiara. Horregatik, Erevani gustatu ala ez, Armeniako Estatuaren biziraupenak zerikusi handiagoa du ekialdera begiratzearekin, Mendebaldea seduzitzearekin baino.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]