Zarata

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Tiobiboak heldu dira auzora. Berria naizenez bertan, ez nekien zenbat entzungo zen etxetik. Egia esatera, musika ez da ia sumatzen, baina baxuek dunba-dunba eragiten dute kristaletan. Goiz ixten dituzten arren, berbena hasi da ondoan. Bafleen potentzia larregikoa denez plaza honetarako, kantak ez dira ulertzen, eta musika burrundara bihurtu da.

Lanerako joan-etorriak trenez egiten ditut. Era eroso, merke eta garbia da. Oso gustuko dut horrela ibiltzea. Baina —beti dago bainaren bat— telefonoetatik ateratako poluzio akustikoak bidaiaren lasaitasuna zapuztu egiten du. Musika, bideoak, ahots-mezuak, story-ak, deiak… dira soinu-banda kakofonikoaren errudunak.

Adibide bi baino ez dira adierazteko zarata-aterrune gabe bizi garela, askotan kontziente ez bagara ere. Badirudi isiluneek hustasunean amilduko gaituztela, eta entzutezko horror vacui jasanezina zaigula.

Gero eta atzerakada handiagoa eragiten dit isiltasun bako bizitzak. Esango nuke pandemiak handitu zidala zarata gabe egoteko premia, ezinbestekoa, bestalde, buru bakea lortzeko, lasaitasuna iristeko.

Zarata-kutsadura zelan borrokatu?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...