Zarauzko Udalak antolaturiko Lizardi sariak bi urtean behin haurrei zuzendutako liburu bat saritzen du. Iaz Yolanda Arrietak idatzitako ipuinak eskuratu zuen saria eta, alde horretatik, epaimahaiaren bermearekin aurkezten zaigu.
Liburura hurbiltzean deigarria egiten da edizioa. Enrique Morenteren ilustrazioak fantasiosoak dira, kolore pasteletan eta irakurle txikiei bideratuak. Testua, berriz, hitz-jokoz beterik ageri zaigu. Liburu hasieran agertzen den aurkibidetik barneko testuraino (zerotik hamazazpira doazen atalak denak errimaz eginak: Zero, mundua ero eta Bat: sagu parrat-etik Hamazazpi: hazi, bizi, ikasi-raino).
Mimi eta Loa ahizpa bikiak dira ipuineko protagonista nagusiak Mari Gonagorrirekin batera. Biek plazan saguaren ohar bat ikusten dute; ezin du lanean jarraitu eta ez du esne-hortzik edo kika gehiagorik jasoko. Horrek bikien harridura sortarazten du, baina berehala iristen da zalgurdi batean Mari Gonagarri kikak jasotzera eta opariak egitera (“Gona eta garrez, ni beti gorri, Eguzki ala euri, ni beti ongi! Kikak jaso eta hortzak opari, zer nahi duzun hura ekarri!”). Mari Gonagorriren etxera doaz ahizpak eta han ezagutuko dute honen mundu magikoa; nahien lurraldea, nahien errota… baita nahi bakoitzari dagokion kemen-bonba ere.
Fantasia, jolasa, hitz-jokoak eta irudimena ageri zaizkigu Arrietaren istorioan. Hau, gainera, hemezortzi atal laburretan banaturik dago, bizpahiru orrikoak gehienak, eta elkarrizketa ugariek eta Morenteren irudi handiek ere laguntzen dute irakurketan.
Azkar eta arin irakurtzen den ipuina dugu, alde horretatik, Lizardi saria eskuratu duen obra hau. Ipuin entretenigarria eta irudimentsua. Agian koloreen gehiegizko erabilera egon daiteke hitz batzuetan, baina gerta daiteke ere horixe izatea haurren gustukoa. Edozein modutan, hitzekin jolasteko liburua dugu, poetikara ere hurbiltzeko modukoa… fantasiaz eta munduaren ezagutzaz, agian filosofia puntu batekin ari garen bitartean.
Kontra
Ane Zubeldia Mangriñá
Susa, 2025
----------------------------------------------------------------------------------
Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Consonni, 2025
------------------------------------------------------------------------------------------
Zazpi urte pasatu dira bigarren eleberria argitaratu zuenetik eta hamaika lehenengo liburutik. Bitarte honetan, baina, letrei... [+]
Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025
------------------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]