Erredukzionista naizela esango didazue, baina nik honela ikusten dut: zibilizazio-krisian murgilduta gauden aldera, gizarte gisa daukagun arazo potoloenetako bat publizitatearen hedapen paregabea da. Hain dago hedatuta bazter guztietatik, non, askotan, ez baitugu ikusten ere, arnasten dugun eta mugitzen garen airea ikusten ez dugun bezala.
Eta, orduan, galdetuko didazue nik nola ikusten dudan, arrazoi osoz. Egia da; agian laster tokatuko zaidalako Pentsamendu Kritikoa izeneko irakasgaia ematea, munduaren jabeek publizitate manipulazio maisulan gisa asmatu dutena. Hasi naiz begirada kritikoa zorrozten, entrenatzen joateko. Ez iparrik gabe, baizik leku egokietara apuntatuz (faborez, ez galdetu orain nork erabakitzen duen zein den leku egokia, horrela ezin baitugu aurrera egin). Gustatuko litzaidake ikasgai hori asmatu dutenei gertatzea filosofiako irakasle batek El Mundo Today aldizkarian bere ikasleei buruz kontatzen zuena: “Kritikoak izateko behar dituzten tresna guztiak ematen dizkiezu, eta hori erabiltzen dute emandako tresnekin izateko kritikoak. Amorragarria da”. Ni, ikasle horiek bezala, munduaren jabeei xake-mate egin nahian nabil, fandangoaren buelta bilatuz, hatzak gurutzatuta: euren buruaren garbiketa egiteko asmatu dutena, buelta dadila boomerang baten legez eta sar dadila haien bekokiaren erdian. Ez dakit aterako zaidan.
Korrontetik burua pixka bat ateratzea lortzen badugu, konturatuko gara publizitateak gauza oso bitxiez konbentzitu gaituela
Harira, desbideratu naiz-eta: publizitatearen inperioa, askotan ikusezina baina beti eraginkorra, bazter guztietara hedatu da. Bereziki igartzen da sarean, zer esanik ez sare sozialetan, publizitatez betetako esparruak bilakatu baitira. Irakurketa eta ikustaldi oro eteten eta oztopatzen duen publizitatea etengabea eta haserregarria da (kasu honetan, bai, oso agerikoa). Iragarki argitsuz, markaz eta logoz, salmentako erakusleihoz gainezka dugu bizitza. Antza, bankuak irribarre eta goxo hitz egiten duten izakiak dira, erregai konpainiak atseginak eta ingurumen-friendly zerak diren moduan. Honelako mezuak egun santu osoan, etengabe, tantaz-tanta (edo zurrustaka, irratiko iragarki oihukariak, adibidez), behin eta berriz, arima hezur muineraino blaitu arte.
Arrastaka eramaten gaituen korrontetik burua pixka bat ateratzea lortzen badugu, konturatuko gara publizitateak (askotan ikusezina baina beti eraginkorra) gauza oso bitxiez konbentzitu gaituela. Adibidez: bankuen edo argindar-konpainien nazionalizazioa bezalako proposamenak muturrekoak eta arriskutsuak direla eta ezin direla ezta aipatu ere egin (adi, oinarrizko premiekin espekulatzearen ondorioz onura lotsagarriak lortzen dituzten konpainiez ari naiz). Ez dute zertan horrela esan behar, hitzez-hitz (ez da ikusten), baina denek betetzen dugu (eraginkorra da): inori ez zaio burutik pasatzen honelakorik mahaigaineratzea, ezta ezkerreko alderdiei ere (tankera horretako proiektuak defendatzea betebehar izan behar zuten horietaz ari naiz).
Hor dagoena ikusteko gaitasuna itotzen digun publizitate ikusezin baina eraginkorra saihestea lortzen badugu, honelako proposamenek, berriz, ideia zentzudunak dirudite. Are gehiago: beharrezkoak. Arraro bihurtzen dena zera da: aurten diru-kopuru ahoska ezinak irabazi dituen argindar-konpainia batek eztabaida bat antolatzea, ekidin nahi omen duen energia-pobreziari buruz (berak eragindako pobreziaz ari naiz, dirutza hori irabazteak ahalbideratu diona). Izan ere, hobeto pentsatuta, eta ez modu bereziki kritikoan, agian publizitateak eragozten diguna ez da pentsamendu kritikoa bakarrik, baizik eta sen on eta arrunta ere bai.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]
Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]