Donostia, 1923. Juan Inurrietak Columbia disko fabrika jarri zuen martxan eta, hala, industria diskografikoan aitzindari izan zen Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan.
Inurrietak hornigai denda bat zeukan, baina sei urte lehenago, 1917ko urtarrilean musika industriaren munduan sartzea erabaki zuen: Eugenio Insausti bazkide hartuta, Hispano-Americana sozietatea sortu zuen, pianoak, pianolak, organoak, bobinak eta idazmakinak saltzeko. Baina 1923an hil zen Insausti, eta Inurrietak sozietatea desegitea eta diskoen industria berriaren aldeko apustua egitea erabaki zuen. Londresko Columbia Gramophone Company Limited eta AEBetako Columbia Records diskoetxeen lizentzia eskuratu eta arbelezko diskoak prentsatzen hasi zen Benta Berri auzoan zeukan fabrikan.
1930eko hamarkadan, ospearekin batera handitu ziren eskaera eta fabrika bera. Eta estatubatuarren gomendioz estudio bat eraiki zuen, diskoak prentsatzeaz gain, grabaketak ere egiteko. Hurrengo hamarkadan, ordea, Columbia Recordsek beste gomendio bat egin zion: ekoizpena Madrilera eramatea. Baina Inurrietak ez zuen Donostiatik mugitu nahi, eta beste diskoetxe batzuekin akordioak sinatu zituen: Barklay, Decca, Durium, London… Eta aurrerago Juanen seme Enrique Inurrietak Alhambra zigilu propioa ere sortuko zuen.
Columbia Recordsek beste gomendio bat egin zion: ekoizpena Madrilera eramatea. Baina Inurrietak ez zuen Donostiatik mugitu nahi
Baina Enrique istripuz hil zen 1950eko hamarkada amaieran. Testamentuko gorabeheren ondorioz, baina, nagusiki, hiri handietan hazten ari zen industriaren presiopean, negozioa itzaltzen joan zen. EMI, Regal, CBS eta beste konpainia batzuentzat lanean aritu arren, fabrika 1975ean itxi zuten behin betiko.
Espainiar musikari berriak deskubritu zituzten Inurrieta aita-semeek; besteak beste, Sara Montielek, Julio Iglesiasek eta Los Bravos taldeak haiekin grabatu zituzten lehen diskoak. Musika flamenkoaren katalogo bikaina ere osatu zuten. Baina euskal musikariekin ere jardun zuten lanean. Nagusiki Donostiako Orfeoiaren lanak atera zituzten, baita Txirrita bertsolariaren edo Celestino Saone baritonoaren grabaketak ere.
Eta AEBetan edo Ingalaterran grabatutako lanak ere ekoiztu zituzten. Esaterako, 1963an, The Cookies taldearen Don’t Say Nothin’ Bad About My Baby – Softly In The Night singlea atera zuten. 2019an, The Cookies taldeak Donostiako Mojo Workin jaialdian jo zuen, eta, antolatzaileek erakutsita, Margaret Ross abeslariak 56 urte lehenago hirian bertan fabrikatutako disko txikia izan zuen eskuetan. Single hura ez zen fabrikatik irtendako lanik ezagunena izan. Baina diskoen industria jaioberrian Donostiako Columbiak utzitako ondarea bizirik dagoela adierazten du.
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
1991n Alpeetako glaziar batean aurkitu zutenetik, hotzak hain ondo kontserbatutako Ötziren gorpuzkinak informazio iturri oparoa izan dira. Berriki Communications Biology aldizkarian aditzera eman dutenez, momia naturalaren kaxa torazikoa digitalki berregin dute, eta Homo... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Neumark-Nord (Alemania) aztarnategian 50 metro koadroko gune berezia topatu dute adituek, Science Advances aldizkarian adierazi dutenez. Bertan, neandertalek ehizatutako ugaztun handien hezurrak apurtzen zituzten –172 zaldi, orein eta bobidoren hezurrak topatu... [+]
541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.
Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
Kurdistanen, Burdin Aroko Kani Koter hilerriaren indusketa lanetan, nazioarteko arkeologo talde batek, beste hainbat objekturen artean, duela 4.700 urteko zeramikazko ontzi bat aurkitu berri du, barruan substantzia beltz bat zuena.
Sustantzia horri kohl deritzo... [+]
Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]
Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.
Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]
Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.
Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]
Qumrameko biribilkiek eta Itsaso Hileko Eskuizbribuek (K.a. III-K.o. I) judaismoaren eta kristautasunaren garapenari buruzko informazio eta interpretazio asko eragin ditu aurkitu zituztenetik. Berriki AA erabiltzen duen Enoch datazio sistemaren bidez, izkribu zaharrenak uste... [+]
Segovia (Espainia), duela 43.000 urte inguru. Neandertal batek hatza pigmentu gorritan busti eta puntu bat margotu zuen 25 cm inguruko harri baten erdian. Harria 2022an aurkitu zuten arkeologoek San Lazaro leizean, eta, analisi multiespektral xehea egin ondoren, puntu gorri... [+]
Austraiko Wels hirian, erromatar garaiko Ovilava kolonian, mila metro koadrotik gorako villa aberatsa industen hasi ziren 2023an, eta, berriki, K.o. II. mendeko hiru mosaiko aurkitu dituzte. Arduradunen esanetan, aurkikuntza horretan "bat egiten dute kalitate artistikoak,... [+]
Canfranc (Huesca, Espainia), 1940ko ekaina. Charles De Gaulle jenerala buru zuen Londresko Frantzia Askearen gobernuak erabaki baten berri eman zion Albert Le Lay Canfranceko nazioarteko tren geltokiko Frantziako aduanako arduradunari: bere postuan geratu behar zuen. Ez zirudien... [+]