Alu hiperrealista bat bere barne eta kanpo geruzekin, hori da Juncal Altzugarai Zurimendik (1981, Bilbo) sortu duena. Zoru pelbikoan eta sexologian aditua da, fisioterapeuta izateaz gain. Alooa proiektuarekin plazaratu du hezkuntza arloan eta gorputzari lotutako ikasketa zein lanbideetan erabiltzeko tresna; baita norbere plazera zein anatomia ezagutzeko pieza gisa ere. Eskultura txiki batean, mundu erdiari baino gehiagori eragiteko obra handi bat.
Nola egiten da alu hiperrealista bat?
Zailtasun handiak izan genituen testura guztiak diseinatzeko, molde asko probatu ditugu. Alooaren berezitasuna da kanpotik zein barrutik erreala dela; bulbatik baginaren amaieraraino. Oso konplexua da moldea eta materiala, urte eta erdiko prozesua izan da emaitza lortu artekoa. Urriaren amaieran aurkeztu nuen profesionalentzat, eta orain atera da mundura. Hamar urte neramatzan proiektuari bueltaka.
Zergatik?
Tailerrak, ikastaroak eta abar ematean ez nuen aluaren eredu anatomikorik; gizonezko masturbadorea bakarrik, eta amorrua ematen zidan. Askotan, sexu indarkeria jaso duten emakumeekin egiten dut lan. Nire beharrizanetik hasi nintzen eredu anatomiko hiperrealista bilatzen, baina banekien beste profesional batzuena ere bazela. Bartzelonako emakume bat topatu nuen, eskultura hiperrealista egiten duena –Espainiako Estatuan zazpi baino ez daude–. Asko gustatu zitzaion proiektua, eta horrela hasi ginen lanean, 2020an. Ia bi urteko bidea izan da. Chicagoko (AEB) unibertsitateko kongresu batera gonbidatu nindutenean ohartu nintzen han ere ez zegoela eredurik, eta hango unibertsitateek diru asko dute, puntako herrialdea da-eta.
"Asko hitz egiten da konsentimenduaz, baina non dago desioa? Batzuetan ez duzu desiratzen eta emakume askok deskonektatu egiten dute plazera"
Eredu anatomiko erreala bezain berritzailea da zurea, erabaki ausarta. Nolako harrera izan du?
Sekulakoa. Aurkezpenera EHUko anatomia irakasleak, emaginak, zoru pelbikoko fisioak, erizainak… etorri ziren. Ereduarekin flipatu zuten. Beldurra nuen hasieran. Ez dut ulertzen 2022 arte aluaren eredu anatomiko errealik ez existitzea: gure buruari galdetu beharko genioke zergatia. Emakume askorentzat zaila da alua izendatze hutsa ere, eta aztertzea eta begiratzea zer esanik ez. Umeei zergatik esaten diegu txitxia edo potota, alua edo bulbaren ordez? Izendatzen eta ikusgarritzen ez dena, ez da existitzen. Egungo eredu anatomikoetan gure gorputzak desira objektuak dira, edo infantilizatu egiten dira gure gorputzak.
Gorputzen eta plazeren autoezagutza falta da, oraindik?
Nire misioa hori da: emakumeei ezagutzen, izendatzen, esploratzen eta gozatzen erakustea. Bestearekiko objektu izan edo sentitu ordez, zure plazeraren jabe izatea. Hau ez da aurreko belaunaldien kontua; emakume gazte askok dute sentsazio hori oraindik ere. Emakume askok gorputzarekin konektatzean asko deskubritzen dute. Gure nerbio sistemak ikusi nahi ez ditugun oroitzapenak blokeatzen ditu: emakume ugarik deskonexioa dute gauza anitzen biktima izan direlako; umeetako bizipenengatik, indarkeria obstetrikoagatik… Zabaltzeko meloi asko daude, eta asko normalizatuta daude, hori da larriena. Asko hitz egiten da konsentimenduaz, baina non dago desioa? Batzuetan ez duzu desiatzen, eta emakume askok deskonektatu egiten dute euren plazera. Kontsultetan asko ikusten da hori, eta oso tristea egiten zait. Proiektu hau gauza horiez guztiez hitz egiteko aitzakia da, ez da eredu anatomiko soila.
Zer gustatuko litzaizuke eragitea Alooaren bidez?
Autoezagutza errealitate izatea. Emakume asko ez dira ausartzen euren hankartea begiratzera. Eredu anatomikoarekin hastea aurrerapauso handia da batzuetan ere. Beldurra eta nazka galtzen dute, batzuek genitalekiko nazka sentitzen baitute. Aluaren barnealdea lurralde ez arakatua da: nolakoa da gure baginaren amaierako ukimena? Uretra, puxika deskubritzea ere bada. Asko kezkatzen gara barneak ukitzean gauza gogorrak topatzerakoan. Beldurtu egiten gara, emakumeok oso barneratua baitugu txarra: beti gaude argalegi edo lodiegi, hilerokoagatik edo izerdiagatik gaizki usaintzen dugu… Bidaltzen dizkiguten mezuak beti dira gaizki eginda gaudela iradokitzekoak. Horregatik, nire helburu nagusia autoezagutza eremu eta belaunaldi ezberdinetara zabaltzea da.
Horrela, gainera, medikuntzako ikasle guztiek mimoz lan egiteko baliabideak izango dituzte. Ginekologoek esaterako, oso barneratua dute gorputzak edonola ukitzea, pazientearen egoera ezagutu gabe. Soluzioa ez da ginekologoak “lasai egon” esatea. Mimoz eta samurtasunez lan egiteko balio behar du eredu anatomiko honek. Ginekologoan zergatik jartzen digute, adibidez, izara bat? Deskonektatzeko, eta gure gorputzaren parte ez dela sentitzeko. Hori ere indarkeria da niretzat: gure gorputzak beldurraren ordez konfiantza eman behar digu. Dentistan ez digute begiak estaltzeko ezer jartzen tornuak ikus ez ditzagun. Nola normalizatuko dugu horrela?
"Komentu maitea kapillan egin nahi izan nuen. Elizaren itxura mantentzen du, eta bertako altarean egin nuen aurkezpena. Aintzina, klausura komentua zen; bertako emakumeak ezin ziren handik atera. Nire nahia eliza eta toki horri esanahi berria ematea ere bazen, eta horregatik ez nuen Bilbon egin nahi. Imajinatu zer nolako deskonexioa izan zuten moja horiek euren gorputz eta plazerekin. Gainera, dena Gordexolatik ateratzen da: lau emakume gaude formatuta proiektu honetarako, eta eskaera handiak badatoz prest egoteko. Oso prozesu artisaua da, material bereziekin egina, eta eskaerapean egingo dugu lan, modelo guztiak eskuz eginak baitira. Webgune bidez jar zaitezkete harremanetan gurekin: www.alooa.eus atarian."
Javier Escudero Pascual (Iruñea, 1979) “poz-pozik” dago erretiroa hartuta nahi beste gauza egiteko astia duelako. Nafarroako Aspace kirol klubeko motordun aulkiko futbol taldeko jokalaria da. Duela urtebete sortu zuten taldea, eta hirugarren geratu dira... [+]
Ilusioz mintzo da Shrabani Aranzabe-Pita (Orissa, India, 1999) musikari, ikerlari eta pedagogoa. Alkizan (Gipuzkoa) hazi eta hezi da. Pandemian minbizia izan zuen, eta prozesu onkologiko horretatik Naturaren Doinuak jaialdia eta proiektua sortu du. Aurtengo jaialdia ekainaren... [+]
Sare sozialetako argitalpen baten bidez, otsailaren 23an, Ane Santesteban txirrindulariak (Errenteria, Gipuzkoa, 1990) endometriosia daukala iragarri zuen. Diagnostikoak lagundu egin dio ulertzen zergatik batzuetan gaizki sentitzen den bizikletan: “Kisteak aldaka okertzea... [+]
Ludotekan, gazte txokoan, udalekuetan... batzuk musukatzen ari direla, beste hark zakila erakutsi duela eta honakoak gorputzarekiko irainak jaso dituela, hori guztia kudeatzea ez dute erraza hezitzaileek. Adibide praktikoz lagunduta, 'Nola landu sexualitatea hezitzaileon... [+]
Irudimentsua eta umoretsua da, eta marraztea bere pasioa da. Oihan Iriarte Eletxigerrak (Bilbo, 2001) Autismoa eta biok (Txalaparta, 2025) liburu ilustratua sortu du autismoa ikusarazteko. Bere bizipenetatik abiatutako liburua da. Arte figuratiboaz baliatu da batez ere:... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]
Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]
Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]
Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean, Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]
Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]
Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.