Lana eta teknologia

10 urte nituela heldu zen gure etxera ordenagailu bat, 5 1/4eko disketeak zituen, kolore ugarikoak. Gorriak MS-Dos sistema eragilea martxan jartzen zuen, urdinak testu editorea, horia marrazketa programa zen... Orduak sartzen nituen ordenagailuan.
Garai hartan, akats ortografikoak genituenean hitzak ehunka aldiz errepikatzera behartzen gintuzten irakasleek. Ulertzen nuen irakasleen helburua, baina oso burugogorra nintzen eta errepikatzeak ez zidan ezertarako balio, nire arreta eta interesak ez baitzeuden ortografian. Beraz, lan hori egiteko lasterbide bat bilatu nuen, disko urdinarekin, testu editorearekin, kopiatu eta itsatsi egiten nituen hitzak eta minutu batean lana eginda zegoen.

Atzo lagun on batek ChatGPTaren inguruan hitz egin zidan. Adimen artifizial bat zeina eremu digitalari loturiko ia edozein gauza automatikoki sortzeko garatua izan den: abesti bat, testu bat, programa bat, webgune bat, eskolarako lan bat... Denon eskura dago, eta bertsio bakoitzak lan berriak aurrera eramateko aukerak ekarriko ditu.

Orokorrean, gizakiok teknologia asmatzen dugu ezin ditugun lanak egiteko edota egiten ditugun lanak errazteko. Dugun gizartean, ordea, bizitza on bat izateko lana behar dugu, eta lana gaur egun etengabe birsortzen eta bilakatzen ari den materia aldakorra da. Lanaren ideia horrek bere baitan lan ugari dakartza: ikasketa etengabea, esparru askotan lan egiteko eskakizuna... eta errealitate horretan automatizazioak laguntza dirudi, baina aldi berean konplexutasuna areagotzeko bide bilakatzen ari da. Konplexutasun horretan, botere harremanak ulertzea ere zailtzen da. Eta ikusten dugu ezagutza gutxiko lan aukerak murrizten doazela, teknologia metatzen doala modu gero eta merkeagoan; gizakion belaunaldi berriak ordea zerotik hasten dira beti, eta guretzat gero eta lan handiagoa da teknologiari gure bizitzetan ezarri diogun erritmoa harrapatzea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude