“Gosea erabiltzen ari dira berriz ere gerrarako arma gisa”

  • EHUn Nazioarteko Harremanetako irakaslea da Karlos Perez de Armiño (Bilbo, 1964), eta, era berean, unibertsitate barruko Hegoa institutuko kide ere bada. Beti kezkatu izan da elikaduraren segurtasunaz eta, azken boladan, gerrako taktikek gosearen sorreran duten eragina neurtzeko metodologia bat garatzen ibili da hark zuzendutako Hegoaren lantalde bat, Gosearen Kontrako Ekintza erakundearekin lankidetzan. 

“Batzuetan, taktika baino, planteamendu orokorra izaten da hornikuntza etetea. Adibidez, Sirian ezin daiteke janaririk sartu. Laguntza humanitarioa ere eteten da, eta hori debekatuta dago nazioarteko zuzenbidean”. (Argazkiak: Hodei Torres)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gosearen eta gatazken arteko lotura. Gaia berpizten ari da, nonbait. 

Bai, nazioartean pil-pilean dago, eta ekimen politiko, sozial eta juridikoak daude martxan. Batez ere Afrikan, Afrikako gerra zibiletan dago gaia puri-purian, baita Ukrainako gerran ere. Han, diktadura-gerrako arma modura erabiltzen ari da gosea, eta  horrek ere piztu du interesa. 

Baina aspaldikoa da kontua, ezta?

Lotura argia dago gatazka armatuen eta gosearen artean, eta bereziki gerra zibilen eta gosearen artean. Azkeneko hamarkadetan, 80ko hamarkadatik edo, munduan dauden gerra gehienak zibilak dira, eta ezaugarri bat dute: populazio zibila normalean etsaitzat jotzen dela, eta, beraz, gerra-taktika asko haren kontrakoak direla. 

Herritarrak zuzenean zigortzeko?

Bai. Lekuz aldatzera behartuz, baliabide ekonomikoak eta lurrak kenduz… Krisialdi humanitarioak sortzen dituzten taktikak erabiltzen dira eta gerra gehien sufritzen dutenak zibilak dira. Beraz, batetik, lotura hori dugu: gerrek gosea sortzen dute. Eta hori frogatzen duen datua da goseteak, ez gose kronikoa baizik eta elikadura krisi zehatz eta gogorrak jasaten dituzten pertsona gehienak, gatazkan dauden herrietan bizi direla. Hondamendi naturalek ere gosea eragiten dute, baina gerra da sortzaile nagusia. 2020an, elikadura segurtasun gabezia larria zuten 135 milioi pertsonen artean, 77 milioi gatazka armatua zegoen herrialdeetan bizi ziren.

Hala ere, zehazki, gosea armako gerra modura erabiltzeaz ari gara. 

Bai, azken hamarkadetan nagusiki ari dira ikertzen. Izan ere, historia luzean zehar erabili den praktika bat da, baina Gerra Hotza amaitu zenetik gainbeheran zihoala zirudien; aldiz, gutxi gorabehera 2017tik ikusten ari gara berriz ere agertzen ari dela gosea gerra-arma modura erabiltzeko taktika. Urte hartan Nazio Batuek ikusi zuten bazeudela lau gosete berri eta larri, eta, lau kasu horietan, gosea arma modura erabiltzen ari zirela, nahita.

Zein dira herrialde horiek?  

Nigeriako ipar-ekialdea, Yemen, Somalia eta Siria. Lauretan, zibilen kontra erabiltzen dute, eta horrek gaiarekiko interesa berpiztu du, arlo akademikoan zein operatiboan. Arlo akademikoan, uhin berri bat eratu da gaia kontrako noranzkoan ere aztertzeko. Alegia, zer neurritan elikadura segurtasunaren alde egiten diren politikak, programak... Erabilgarriak diren gatazkak ekiditeko.

Eta arlo operatiboan? 

Gobernuz kanpoko erakunde batzuk, eta NBEko agentziak, lan egiten ari dira gosea arma modura erabiltzen dutenek beren erantzukizunari aurre egiteko eraren bila. Hau da, nola zigortu daitezke eragile horiek, nola eraman nazioarteko auzitegietara.

Nazioarteko zuzenbidean gaia ez dago ondo zehaztuta, ala?

Hori hirugarren arloa da, arlo juridiko-politikoa. Zibilei ezin zaizkie elikagaiak kendu gerretan, Genevako hitzarmenek debekatu egiten dute, argi eta garbi esanda, gainera. Indarkeria erabil dezakezu militarren kontra, baina zibilen bizitza, baliabideak, janaria, ura eta osasun zerbitzuak errespetatu behar dira. Kontua da araua oso lausoa dela, eta Genevako itunak gero eta sarriago bortxatzen dira. Hartara, 2018an NBEren Segurtasun Kontseiluak oso ebazpen garrantzitsua onartu zuen. Batetik, aitortu zuen gosea gerra-arma modura erabiltzen ari dela. Bigarrenik, espresuki debekatu zuen. Eta azkenik, hori zigortzeko ate bat zabaldu zuen. 

"Zibilei ezin zaizkie elikagaiak kendu gerretan, Genevako hitzarmenek debekatzen dute: indarkeria erabil dezakezu militarren kontra, baina zibilen bizitza, baliabideak, jana, ura eta osasun zerbitzuak errespetatu egin behar dira"

Ate bat. 

Bai, egia da ebazpenak ez duela biderik zehazten zigorra ezartzeko, baina, edonola ere, ebazpenak eragin du gaia nazioarteko arkitekturaren organo gorenera eramatea, Segurtasun Kontseilura. Mugarri diplomatikoa izan da, Genevako Hitzarmenak dioena berrindartzen baitu. Arazoa da oso informazio urria daukagula gai horretaz. Elikadura segurtasunaren eremuan alerta goiztiarreko sistemak daude, eta informazioa jasotzeko hainbat metodologia erabil daitezke (sateliteak, tokian tokiko inkestak, uzten eta prezioen analisiak), elikadura-krisialdi bat sortzen ari den aurreikusteko. Baina sistema horiek ia ez dute jasotzen daturik gerra-taktikei buruz, eta, batez ere, taktika horiek gosearen sorreran duten eraginari buruz. Ez da ikertu, ez dago tokiko informazio zehatzik. Eta nahi badugu krimen horiek zigortzea eta iritzi publikoa ohartaraztea, froga zehatzak behar ditugu. Horregatik planteatu zuen Gosearen Kontrako Ekintzak metodologia zehatza garatu behar genuela informazio hori jasotzeko eta datuak kontrastatzeko.

Nola eragiten da gosea gerretan?

Batzuetan, taktika baino, planteamendu orokorra izaten da hornikuntza etetea. Adibidez, Sirian ezin daiteke janaririk sartu. Laguntza humanitarioa ere eteten da, eta hori debekatuta dago nazioarteko zuzenbidean.

Eta zehatzago? 

Esaterako, ur-putzuak pozoituz, abereak lapurtuz edo hilez, uztak edo biltegiak  hondatuz, edota pertsonen aurkako lehergailuak jarriz. Esaterako ere, landa-eremuen aurkako erasoak sarri egiten dira, kalte zuzenak eragiteko edo modu ez horren zuzenean, espekulazioa baliatuz, janariaren prezioa igoarazteko. 

Datu-bilatzaileen segurtasuna gogoan

“Duela urtebete-edo amaitu genuen taktika belikoen eta gosearen arteko lotura neurtzeko metodologia garatzen, eta harrez gero, metodologia hori herrialde jakin batean aplikatzen saiatu da Gosearen Kontrako Ekintza erakundea. Baina ezin dut esan zer herrialde den, han dauden kideen segurtasuna arriskuan ez jartzearren. Oso informazio labaina da, kontu handiz hartzekoa, azken batean krimena delako gerra-arma modura gosea nahita eragitea, eta, beraz, eragileak nazioarteko epaitegietara eraman daitezke datu horiek erabiliz. Beraz, modu orokorrean aurkeztu genituen metodologiaren lehen emaitzak, joan den maiatzean, datuak nongoak ziren aipatu gabe”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gerra
Sudango paramilitarrek asteburuan 300 zibil hil dituztela salatu dute, eta krisi humanitarioa areagotzen ari da

Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela... [+]


2025-07-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
XXI. mendeko arma-lehiaketaren probalekua izan behar al dugu?

Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]


Hamaika mobilizazio gastu militarraren aurka eta Palestina zein Irango herritarren alde

Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


2025-06-25 | Rafael Poch | CTXT
Mendebaldea bere mundu-gerra eskalatzen ari da

Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


Espainiako Gobernuak 1.041 milioi euro gastatu ditu Israeli armak erosten azken urte eta erdian

2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


Analisia
Balantzaka gerrarantz

Gure amak beti esaten du: “Ez dut sekula ulertu zergatik gertatu zen Lehen Mundu Gerra”. Ez dio batere zentzurik harrapatzen. Ez du ulertzen zergatik inplikatu ziren Europako potentzia zaharrak halako basakeria batean eta ez zaio buruan sartzen nola konbentzitu... [+]


2025-04-14 | Uriola.eus
Gerra finantzatzeari uko egiteko zerga desobedientziaren ekimena abian da

Ekimenak bakea eta justizia soziala sustatzeko proiektuak finantzatzea du helburu. Sustatzaile diren gizarte mugimenduek mezu argi bat bidali diete gobernuei eta armagintza industriari: "Ez dugu gerraren konplize izan nahi".


Diskurtso militaristaren aurrean, eskoletan gerraz modu kritikoan gogoetatzeko materiala kaleratu dute

“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]


Energiaren Nazioarteko Erakundeak zentral nuklearrak irekita mantentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Eguneraketa berriak daude