Oraingoz, argi dugu Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza-lege berria, indarrean jarriko balitz, euskararentzat kaltegarria izango dela. Argi dagoen bezala EAEko legea ez dela autonomia erkidegotik Euskal Herri osora esportatuko eta hezkuntza-eredu propiorik ez dela izango Espainiak eta Frantziak gure hezkuntza-sistemaz (publikoaz zein pribatuaz) erabakitzen duten bitartean.
Argi dugu hezkuntza bidegurutzean dagoela, aldaketa premian, emaitza hobeak lortu beharrean. Askotariko hobekuntzak behar badira ere, nik euskarari begiratuko diot. Honela:
1. Hezkuntza lege honi ez! Berritu 1/1993 Legea, Euskal Eskola Publikoarena. Zergatik? Euskal eskola publikoak ez duelako 3L eredua ezarriko dion legerik behar –murgiltze-eredu unibertsalaren bidean baitago–, baizik eta garai berrietara egokitzeko aukera emango dion lege berritua. Legea egokituz, ikastetxeen autonomia benetan sustatu, boteretzeko; sare publikoa bihurtu diru publikoz egindako esperimentazioen erdigune; ziurtatu euskara-eskolak emateko bitarteko berriak (pedagokikoak, metodologikoak, langileak...).
2. Deskontzertatu! Eskerrak publikoari, ezkerrak publikoa. Aurreko puntuan aipaturiko lege berriak ikastetxeen autonomia bermatu beharko luke. Zertarako? Bada, besteak beste, ikastolei publikora pasatzeko aukera emateko (Katalunian, dekretu bidez dago araututa): irakasleak egonkortuta, jarraituko lukete irakaskuntzaren nondik norakoak berek gelaratzen. Alegia: gaurko (ustezko) eredu propioa mantenduko litzateke. Horrela, euskarazko irakaskuntza oraindino gehiago orokortuko litzateke, baina, garrantzitsuagoa, eskola kontzertatuari ez litzaioke babes ideologikorik emango… klasismotik/fedetik kanpora.
3. Eskolak, bakarrik ezin. Datu ofizialetan oinarritutako diagnosia eta aurrera begirako proposamena egin behar dira. Horietan, datu ofizialen irakurketa ofiziala ñabartzeaz eta, zenbaitetan, ukatzeaz gainera, planteamendu orohartzailea egin beharko da. Murgiltze-eredua mantendu, bai, eta metodologia berriak proposatu, ingurune soziolinguistikoaren araberakoak eta erabilera sustatzeko pentsatuak beti. Hori guztia nahikoa ez denez, eskolaz kanpoko aisialdirako planteamendu orokorra egin behar da, udalerriz udalerri, hizkuntza eskolatik kanpora ere zabal dadin. Eta, batez ere, ikuspegia aldatu: ezin dugu euskalduntzea soilik hezkuntza-sistemaren bizkar utzi.
Bidegurutzean hartuko den erabakia ez dakigula gurutze-bidea izan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Irailaren hasieran La rebelión de las flores dokumentalaren aurkezpenaz gozatzeko aukera izan nuen Bartzelonan. Bertan, herri maputxeko emakumeak euren eskubideen alde egiten ari diren borroka azaldu zuen Moira Millán aktibista eta liderrak. Hamaika ekimenen... [+]
Uda eta jai sasoia pasaturik, hasiak gara herria berreskuratzen. Amaitu dira hondartzarako traste artean manifestazioan antzera doazen uholdeak. Amaitu dira jatetxeak gainezka, tragoa eskatzeko komeriak eta erosketak ordaintzeko ilarak. Amaitu dira “barkatu, baina amaitu... [+]
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa sortzen duten isurien azken datu ofizialak atera ditu Jaurlaritzak, 2021ekoak. Isuriek %8 egin dute gora berriro. Are gehiago, dagoeneko badakigu 2022. urtean berriro gora egin dutela, Europar Batasunak araututako sektoreen isuriek %15 egin... [+]
Bero handien ondotik, euriak etorri dira. Euri mantso, lodi eta beroak. Besoak zabalik hartu ditugu Aturri hegi hauetan. Bat-batean, horituak ziren bazterrak berdetu zaizkigu, adinekoak eta haurrak berriz ikusi ditugu arratsaldeetan paseatzen, ulu burrunbariak eta mustika... [+]