Umezurtz digitalak

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Askotan entzun izan dut umeak txiki-txikitatik ederki moldatzen direla mugikorrekin edo antzeko gailuekin, maiz helduok baino hobeto maneiatzen dituztela. Beharbada, gazteak jaio direnetik ohituta daude gailu horiek egunero erabiltzen, ados. Hala ere, erabiltzen jakiteak ez dakar beti erabilera egokia. Hezten al ditugu ezinbesteko egiten zaizkien gailuekin ibil daitezen?

Hezkuntza jakintzan eta esperientzian oinarritu izan da beti, eta teknologia berrien kasuan, esango nuke kasu askotan ez dugula ez bata, ez bestea. Ondorioz, tresna horiek gazteenei gutxieneko heziketarik gabe eskaintzen dizkiegu askotan.
Belaunaldien arteko arrakala deiturikoa jada errealitatea dela esango nuke. Gazteenek darabiltzaten hitz batzuk ezagunak egingo zaizkigu segur aski, hala nola blogger, cyberbullying, Facebook, Instagram, like, follower, influencer, tweet, hater, match eta abar. Baina hausnartu al dugu, benetan, zer eragin izan dezakeen errealitate horrek egungo gazteengan? Are garrantzitsuagoa, egin al dugu gogoetarik izan ditzakeen ondorio edota arriskuei buruz?

Pentsa, esaterako, zenbat aholku jaso izan ditugun kalean bakarrik nabigatu aurretik. Hainbat urtez helduekin ikasi ondoren hasi ohi gara kalean ibiltzen; pentsaezina izango litzateke ume txiki bat bakarrik errepidea gurutzatzen ikustea, esaterako. Teknologia berriekin horrelako zerbait egiten ari gara. Saiatzen ote gara gailuen erabilera egokia egiteko gutxieneko irizpideak irakasten? Mugikorrak erabiltzen hasten direnean, arriskuak zeintzuk izan daitezkeen irakasteko denbora tarterik hartzen al dugu?

Gazteen bizitzan ezinbestekoak dira mugikorrak, eta itsaso zabal horretan heziketarik edota aholkurik jaso gabe nabigatu ohi dute

Nerabe asko eta asko, logelan sartu eta ordenagailuarekin edo mugikorrarekin Internetera konektatzen dira, bakarrik, beren logeletan. Mundu digitalean dabiltza nabigatzen, askotariko interes eta trikimailuz josiriko errealitate batean, desinhibiturik; maiz, heziketa eta aholkurik jaso gabe. Askotan, geuk, helduok ere, hausnartu izan dugu noiz edo noiz gailuen erabilera egokia egin ote dugun: neurriz kanpo erabiltzen dugunean, nabigatzean segurtasun falta sumatu izan dugunean, ziria sartuko ote diguten susmo edo beldurrez, eta abar. Gazteek ez ote dute arrisku bera edo gehiago izango? Nik uste erabilera okerrak eta horrek izan ditzakeen arriskuak saihesteko heziketa jasotzeko eskubidea izan beharko luketela, beste egoera edo testuinguru batzuetan bezalaxe.

Gazte gehienek egunero ordu asko eskaintzen dizkiete mugikorrei; haien bizitzan ezinbestekoak dira, eta mundu digitala deritzogun itsaso zabal horretan heziketarik edota aholkurik jaso gabe nabigatu ohi dute. Behar dituzten baliabideak helduok erraztu behar dizkiegulakoan nago, gutxieneko arriskurik gabe erabiltzea nahi badugu, behintzat. Ez ote daude umezurtz, bizitzan jada ezinbestekoa egiten zaien eremu batean? Esaterako, hausnarturiko erabakia al da ume txikienei zenbat urterekin hasten garen mugikorrak uzten? Edo, lehenengo mugikorra zenbat urterekin erosten diegun? Ala gizarteak eta inguruneak baldintzatzen ditu erabat joera horiek? Neurtu al dugu zenbat ordu pasatzen dituzten gailuekin egunero? Ba al dakigu zein aplikazio dituzten nerabeek mugikorretan? Galdetzen al diegu sare sozialetan zein argazki partekatzen dituzten?

Urak bidea eginen duela esan ohi da; gazteek eginen dute bidea, baina latsa nondik bideratu da kontua. Ez genuke ahaztu behar gaur irakatsitakoek argituko dizkietela biharko bideak.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Eguneraketa berriak daude