Seme-alabak Espainiaren alde

Inor ez al doa bolantean? Hego Euskal Herrian, behintzat, badirudi euskal soufflearen hustuketak ez duela ez etenik, ez azkenik.

Gaur egungo ume eta nerabeek euskal gizartean ikusten dutena da asimilazio handi bat eta kontrakotasun gutxi. Ez dute ezer hutsetik asmatzen, gizartea hauteman eta egokitzen dira. Eta gauzak aldatu dira:

• Euskararen erabilera beherantz doa arnasgune deritzan haietan (ere). Hango ume eta nerabeek (ere) inoiz baino goizago heltzen diote erdarari. Izan ere, ETB3 4-5 urte betetzen dituztenerako uzten dute, Goazen 10 bat urterekin, eta gainerako guztia erdaraz kontsumitzen dute gehien-gehienek.

• Helduen artean independentismoa inoizko portzentajerik baxuenetan dago. Eta hori baino larriagoa da Euskal Herri mailako ehuntze, kultura, ekonomia, harreman, sentimenduak... oso ahul ageri direla. Kirolean, esaterako, asko apaldu da euskal selekzioen aldeko aldarria, eta euskal selekzioak EAEko selekzioekin ordezkatu direnean garaipen nazionaltzat hartu da. Edonola ere, panorama horren aurrean, Hego Euskal Herriko ume eta nerabeek naturaltasunez nahiago dute Espainiak irabaztea; areago, kasu batzuetan animatu ere animatzen dute, suhar. Inguruko guraso asko ardotan ari gara gure etxe lotsak itotzen, zer sufritu beharko genukeen pentsatzen, Marokorengatik izan ez balitz.

• Aurrekoan, bertso eskolako ume batzuei esaten nien ea youtuberrak ikusi ordez, youtuber egingo ote ziren... euskaraz. Begiratu zidaten apaiz misiolari bat banintz bezala. Youtuber baten helburua da jarraitzaile eta ikustaldi pila bat izatea, beraz, euskaraz? Orduan, esan nien ni munduko tontoena izango nintzela txikitan euskaraz jakin ez, eta nire gauzatxoak gaztelaniaz egin ordez euskaraz egitea erabaki nuelako. Bai erantzutera ez ziren ausartu, baina entzun, entzun nuen.

ETB hasi berri hartan, euskara ulertu gabe ere inoiz edo behin ikusten nituen marrazki bizidunak euskaraz, erdarazko programazioak aspertzen baninduen. Ondoren, 90. hamarkadan euskaraz ez genekien askok nahi izan genuen euskara ikasi eta erabili: hartara, Goenkale ikusten genuen, baita euskarara bikoiztutako hainbat film eta telesail ere... Bitartean, Espainiako partidak Hala Bedi-n UHTren bidez jarraitzen genituen, espainiar infanta eta printzearen ezkontzak bezala: uholdea etorriko balitz barre pixka bat egiteko, behintzat.

Dena likidoa eta post den sasoi honetan, bada zerbait solidoa eta haztagarria: España!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude