Koliseoko mokaduak

  • Erromako Koliseoko Parke Arkeologikoko ikerlariak anfiteatro ezaguneko estoldak aztertzen aritu dira, eta han aurkitutako janari arrastoei esker jakin dute, gaur egun bezala, garai hartako ikuskizunetan ere ikusleek mokaduak jateko ohitura zutela.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zehazki, eraikinaren hegoaldeko 70 metro estolda industu dituzte, eta beste objektu batzuekin batera, fruta arrastoak topatu dituzte, nagusiki: mahatsak, meloiak, gereziak, pikuak, aranak, olibak, intxaurrak, urrak eta pinaziak.

Beraz, gladiadoreen borrokek harmailetako ikusleen odol gosea asetzen zuten, baina gose fisikoa gaur egun baino modu osasungarriagoan ase ohi zuten, fruta janez.


Eguneraketa berriak daude