ARGIA.eus

2022ko abenduaren 08a
Materialismo histerikoa

Aspaldiko partez

2022ko azaroaren 27a

Lentejuelazko soineko arrosa bat daramat motxilan, paperezko poltsa zimurtu batean. Tribunaleko metro ahotik irten eta erakusleihoan ikusi dudana (probatu eta dantza gogoa jarri dit) Fuencarral kaleko jende andanari batu aurretik.
Pérez Galdosen Recuerdos y memorias (gainera, ataletako bat  Recuerdos de Madrid sorta da; gaur nik erosteko idatzi zuen), Elisenda Juliberten Hombres fatales eta, umearentzat, Diccionario por imágenes del mar. Moyanoko aldapatik daramatzat, horiek eta hainbat elkarrizketa-zatiren heldulekua, hainbat irribarre konplizeren fereka. Abaniko arrosa bat ere badaramat umearentzat, Rastroan erosia.

Metroko 10 bidaiako bonoa, gastatu gabe: berriro urteak pasa aurretik itzultzeko promesa bat. Gran Víako banku batean jandako pizzatik sobratutako zati bat (ez zegoen lekurik Luna Plazaren ondoan nik nahi nuen txinatarrean). Oraintxe jango dudana treneko kafetegian. Madrilgo zeruaren argia. Nire memoriarik gabeko ehundaka begiradaren kilimak begietan.

Goiz bat pasa dut Madrilen, zereginetik zereginera sortu den hiruzpalau orduko soilgune bat. Memoria luzedun etxera bidean noa trenez, hiru ordu ditut oraindik, bakarka, irakurtzeko.

Aspaldiko partez, ni dirudit berriro.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Madril

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Claudius de Cap Blanc bulbagrafoa gogoan

Joan den azaroaren 11n hil da Claudius de Cap Blanc. Bere buruaz beste egin du, tiroz, 69 urtetan. Gizon hori eroa zen, zioen administrazioak, ontasun naturala andeatzen zuelako, eta diru publikoz sustengatu arte garaikide ofiziala gaitzesten zuelako. Zizelkari hori zinezko... [+]


2022-12-11 | Mikel Zurbano
Elikagaien prezioak

Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) elikagaien krisi berri baten aurrean gaudela ohartarazi du. Erakunde horren arabera krisi hau erritmo kezkagarrian ari da zabaltzen horrelako egoerak sortarazteko ohikoak diren hiru arrazoi elkarrekin ematen ari... [+]


Instituzioak, autogestioa(k) eta zioak

“Utzi aizkora
Sustraiak kolpatu
Eroriko da pozoiaren zuhaitza”

XIX. mendeko ludditen esaldia

Aizkorarik gabe ez badago zuhaitza botatzerik, zuhaitza erabilita kapitalismoaren, patriarkatuaren eta zanpatzen gaituzten estatu errepresiboen ikur gisa; jakina,... [+]


2022-12-11 | Itxaro Borda
Gauez

Azken asteotan, ordua aldatuz geroztik bereziki, gau sakon, luze eta etengabe batean bizi naizela dirudit. Ene egiteko gehienak eguzkia sartu ondorengo uneetan gertatzen dira. Gustatzen zait alabaina, betidanik lo nekezeko gau-txoria izan naizela uste dudalako. Beltzaren oihalak... [+]


Zelai alboko ogroa

Zelai alboko alde batetik bestera aginduak ematen ari zen entrenatzailea. Zelaiko jokalari bat barrura deitu zuen eta beste batengatik aldatu zuen. Mutikoa aulkian eseri orduko, gizonak buelta eman zuen, eta rolak, adinak, esperientziak, eta generoak berak ematen dion botere... [+]



Irakurrienak
ASTEKARIA
2022ko azaroaren 27a
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude