Beste behin ere, astea berandu hasi dut, aurrekoaren zipriztinez beteta, eta asteburua izan denik ohartu gabe. Amatasunari buruzko jardunaldi batzuetan izan naiz, eta orduko hitzak dira daramadan zipriztin arinena. Edo ez. Entregatu gabeko lanak, umearen arropa, prestatuta behar luketen klaseak, berandu umearen bila gurasoen etxera, argia piztu gabe jantzi, poltsan ezkutatu behar izan duzun txaketa (orban erakusketa bat dirudielako), motots batean ezkutatu dituzun soilguneak, mina sorbaldaren eta lepoaren artean, pentsatu gabe mugitzea… pentsatzeko denborarik ez edukitzea, izateko denbora.

Denboraren erabilerari buruzkoei erreparatuta, emakume eta langile konbinazioak ez du arnasa hartzeko tarte handirik uzten, bikote heterosexual (matxista) bateko umearen ama gehitzen badiogu…  Ez zaizkit kontuak ateratzen. Entzun duzue inoiz zurrumurru hori? Ziur baietz, guraso batzuek umeak eskolara eramaten dituzte gaixo egonik ere, guraso txar-txar batzuek. Izan ere, ez dago mundu honetan ezinezko gauzak egitea baino zailagorik. Eta umeen ongizatea zure esku dago. Ume horren eskubideen bermatzaile ia bakarra zara. Ahalegindu zerbait gehiago izaten. Librea zara.

Baina zer gertatzen da denbora kentzen badizute? Edo, zenbat irauten du, gutxi gorabehera, bizitza batek? Zenbat utzi didazue niretzat? Bada bizitzarik, denborarik gabe? Denbora libre duinaren banaketa justu baterako, zer gehiago banatu behar da? Iraultza zer da?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude