Elkano eta gu (eta nor gara gu?)

Ilustrazioa: Paula Estevez
Ilustrazioa: Paula Estevez
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Rap emanaldi txiki bat eman zuten lagun bik aurrekoan, plazan eta musutruk, herri bazkari xume baten ostean. Kanta batekin gogoratu ziguten herrikide bat, gazte-gazte bat, berriki hila zela. Dirua batu behar zen gorpua jaioterrira itzultzeko. Ai, hori ama hori! Semearen azken musuak masaila oraindik erretzen diola jasoko du hilkutxan zerraldo.

Kioskotik harago, Paskual Abaroa, jesarrita, ohorezko tokian, herriko ongile handiari eskerrak ematen dizkion plaka gainean. Ileak laztu zitzaizkidan. Jakaren mahukak jaitsi eta zigarroa poltsatik atera, eztarriko marapiloa ketan itotzeko. 1888an inauguratutako herriko iturriei odola darie oraindino. Abaroa, hainbat herritan goraipatzen diren beste “ongile” batzuk bezala, pertsonak hiltzen, bahitzen, bortxatzen eta saltzen aberastu zen. Ez zituen eskuak zuzenean lohitu behar izan; bankari moduan, seguru bula bat baino gehiago erosi ahal izan zituela bere pekatuak garbitzeko, dirua ahurka biltzearekin batera.

Artikulu hau heltzen zaizuenerako, zuotako batzuek, seguruenik, ikusi ahal izan(go) duzue delako eskultura hori. Aurtengo Antzar Egunean askoz jende gehiago bertaratuko da Lekeitiora. Hilaren 6a jai egun berria dugu: Elkano eguna.

Inork ez du ukatzen Abaroak herria diruz ondu zuenik. Zertarako botere ekonomikoa, ez bada botere politikoa ere lortzeko eta irudi soziala hobetzeko? Sasoi hartan dohaintzak edo donazioak bide bakarra ziren; orain badirudi batzuek “ohitura zahar” hori berreskuratu nahiko luketela. Galdetu, bestela, Amancio Ortegari: zergak denok bezala ordaintzeak ez du aparteko estatusik ematen, herriari “opariak” egiteak bai, antza; areago, beste latitude batzuetan –gure auzokideen jaioterrietan– egindako eskubide urraketak estaltzen badira.

Era berean, inork ez du ukatzen hiru mende lehenago Elkanok egindakoa. Inork ez du eskatzen ordukoak gaurko begiekin epaitzea, testuinguru historiko eta sozial barik. Kontrara, hori aurpegiratzen dutenak dira, hain zuzen, testuingurua nahita ahaztea erabaki dutenak. Historia, gehienek uste ez bezala, ez da aurreko gertakarien gomutapen edo jakintza hutsa; historiak oraina ulertzeko eta etorkizuna aurreikusteko gakoak ematen dizkigu. Norberaren bizitzan bezala, ikasitako guztiak datorrenerako prestatzen gaitu.

Baina bertsio akritikoa erosi eta saldu da instituzio eta erakunde guztietan, adostasun ia erabatekoaz. Zertarako balio du sasoi “gogoangarrien” goraipatze huts eta hutsalak? Zertarako balio du inperio kolonizatzaile honen gesta-kantak notaz nota errepikatzeak? Garaileak historia kolektiboa berriz ere lapurtzeko, garaituak ekuaziotik desagerrarazteko, Afrika eta Ameriketako espoliazioaren eta girgiluen katea –ordudanik ondo luze datorrena– lurperatzeko. Egia osoarekiko erantzukizuna ezin da alboratu apeta ematen digunean.

S eta I, masail banatan erre-izkiriaturik. Sirte Iure: eskubide bakoa. Mendeetan zehar bitarteko ezberdinak, baina beti emaitza berbera, han zein hemen. Bien bitartean, hartu plazera betiko ahaztuak berriro ahazten dituzten gesta-kanta gozatuetan, euskal herritar horientzat guztientzat itzelezko afruntua izan ote daitekeen zeuen buruari galdetu barik. Harakoan defendatzen zen bezala, baliteke gure herrikide horiek minik ez hartzea, baliteke euren azal ilunagoak sentipenak galaraztea eta baliteke, akaso, sakon-sakonean eta gure barne-barnean ez ditugula geure artekotzat aitortzen balizko “harrera herri” honetan. Baliteke.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


2025-10-08 | Roser Espelt Alba
Eskasia

Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]


2025-10-08 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]


2025-10-08 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Trumpen bake-plana Bernedorako

1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.

2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]


2025-10-08 | Edu Zelaieta Anta
Diluzio

Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]


Txiki eta Che

Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]


Nork irabazten du?

Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]


Eskola, erreformatu ala eraldatu?

Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]


Teknologia
Kultura sinboloak

Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eguneraketa berriak daude