Gure egunerokoan erakunde ugarirekin kudeaketak egiten gabiltza, publiko zein pribatu, eta internet gauzak erraztera etorri da neurri batean: ez gara desplazatu behar, ziurtagiri digitalekin gure nortasuna egiaztatzen da tramiteak egiterakoan… eta erakundeentzat prozesuen kontrola eta ikuskatzea nabarmen hobetzen dira.
Hala ere, sistema konplexu hau barneratzea ez da lan erraza askorentzat. Lan munduko egoitza elektronikoak eta mundu pribatuko egoitza elektronikoak alde batera utzita, eremu publikoan maila askotariko egoitza elektronikoak ditugu eta horiek, azken batean, administrazio publikoaren unibertsoaren isla digitala dira. Udalarekiko tramiteak (zaborra, zirkulazio zerga, erroldatzea, laguntzak...), Aldundiarekikoak (PFGR, Oinordetzak,…), Eusko Jaurlaritzarekikoak (hezkuntzari lotuak, osasunari, kontsumoari, lanari…), Estatuarekiko tramiteak eta abar ulertzea da erronka handiena nire ustez, eta deigarria egiten zait sistema konplexu honek interneten duen isla ez ulertzeari arrakala digitala deitzea. Arrakala digitala txikitzeko indarrak egoitzen erabilera teknikoan eta ziurtagiri digitalen funtzionamenduan oinarritzen dira gehienetan, baina pertsona askorentzat, arazoa tramitearen izaera bera eta erakundeen zentzua ez ulertzea ere badira.
Arazoa ezberdina izan ohi da pertsona talde ezberdinentzat. Nagusientzat, arazoa ez da hainbeste erakunde publikoen dinamikaren ulermena, zerikusi handiagoa du eraldaketa digitalarekin: lehen pertsonalki egiten zutena orain gailuen bidez eta ziurtagiri digitalekin egitearen aldaketa barneratzea zaila zaie. Gazte eta atzerritar askorentzat berriz, dugun sistema publikoan gutxiago ibiliak, sistema bera ulertzea da arazo handiena. Uste dut erronka handiena bigarren hori dela: nola erraztu dugun sistema publikoa erraz ulertzea garai bakoitzean dugun teknologiaz harago. Beharbada, ondo barneratu beharreko lehen ideia da gure gizartearen errealitatea eraiki dela gure jarduera oro ikuskatua izatearen gainean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]