Nosferatu zinema programa 1988an hasi zen, Donostia Kulturaren ekimenez Orotara 70 atzera begirako inguruko egin dituzte dagoeneko, leku eta garai ugaritako zinemagileak, zinematografiak, aldi historikoak eta askotariko gaiak ardatz izan dituzten zikloetan. 2008tik aurrera programa osatzeko liburuak argitaratzen hasi ziren, eta 2013tik hona euskarazko eta gaztelaniazko bana plazaratu dute. 2012tik programan parte hartzen du Euskadiko Filmategiak ere.
Luis Buñuel Aragoiko zinemagileari buruzkoa izan zen 2021eko Nosferatu programa. Urtarriletik abendura osorik eman zuten Buñuelek zuzendutako 32 filmek osatzen duten filmografia, eta zikloa osatzeko Kandelikara. Buñueli buruzko film baterako apunteak liburua idatzi zuen Harkaitz Canok. Canok berak esan zuenez, egin zioten enkargua, liburua idazteko aitzakia, hackeatzen saiatzea izan zen bere helburua. Saiakeraren eta fikzioaren arteko mugetan mugitzen den apunte bilduma bat da emaitza.
Buñuelen bizitzari eta unibertsoa ri buruzko eta zinemagintzari eta sortzeari buruzko gogoetek osatzen dute liburua. Baina hori guztia baino gehiago da, jolas bihurri bat ere bada. Aseguru-saltzaile armeniarra, filmetako eszenak, poemak, oroitzapenak, Agnès Vardaren oharrak Buñueli kontrapuntua eginez... Batzuetan irakurri ahala egiten goazen pelikulan ahazten dugu Buñueli buruzko film baterako apunteak irakurtzen ari garela, eta modurik surrealistenean gogorarazten digu testuaren izateko ustezko arrazoia Canok, aldi berean argi utziz apunte hauetatik ezingo litzatekeela, ziur aski, filmik atera.
Kandelikararen argitan goaz loturak egiten, kristal zatia, Lorca eta Dalí, kaligrafia –hunkitzen du azken orriko oharrak–, zineman funtzionatzen duten gauzak –proiektorean harrapatuta geratu den ilea–, film bat egiteko behar diren gauzak... Dibertigarria da jolasa, eta Buñuelen unibertsoan murgiltzeko pasabide posible bat ere. Iñaki Landaren ilustrazioek behar bezala janzten dute liburua, finean cadavre exquis handi bat dena, bizitza zatiak bata bestearen ondoan jarrita ere gauza interesgarriak ateratzen baitira.
Ahanzturaren leizea
Paco Roca eta Rodrigo Terrasa
Itzultzailea: Bego Montorio
Astiberri, 2024
------------------------------------
Zer gertatzen da Ahanzturaren leizea Txiki eta Otaegiri buruzko polemika betean irakurtzen denean? Guri iruditu zaigu ez dagoela momentu... [+]
Kontra
Ane Zubeldia Mangriñá
Susa, 2025
----------------------------------------------------------------------------------
Hatz-mamiekin jarraituta irakurtzeko azalerak bildu ditu Ane Zubeldia Magriñák bere lehen poema bilduman: ur gainak, zuhaitz... [+]
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Consonni, 2025
------------------------------------------------------------------------------------------
Zazpi urte pasatu dira bigarren eleberria argitaratu zuenetik eta hamaika lehenengo liburutik. Bitarte honetan, baina, letrei... [+]
Eresia. Hil-kanta aitari
Goiatz Labandibar
Elkar, 2025
------------------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarrek azken urteotan Amez (2022), Bekatua (2023) eta Zoo (2024) idatzi ondoren, Eresia. Hil-kanta aitari (2025) argitaratu berri du... [+]
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]