Neoliberalismoa gainbeheran ote?

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Neoliberalismoak keynesianismoari aurre hartu zion 1973ko petrolioaren krisialdiak Mendebaldeko ekonomiak larriki kolpatu eta hazkundearen moteltzea eta inflazioa, bi fenomenoak batera ematen hasi zirenean. Fenomeno hori “stagflazio” bezala ezagutzen dugu. Neoliberalek egoera aprobetxatu zuten beren doktrina ezartzeko, eta egikaritzeko hor zeuden Reagan eta Thatcher gobernuburuak.

Hurrengo hamarkadetan neoliberalismoak indarra hartu zuen teoria eta politika ekonomikoan, eta mainstream bilakatu zitzaigun herrialde kapitalista orotan. Pentsamendu eta praktika ekonomiko hori indartze aldera, 1989an onetsitako Washingtoneko Kontsentsua erabakigarria izan zen. Ekonomia merkatuak gidatu behar zuen, enpresa publiko oro pribatizatu beharra zegoen, aurrekontu publikoak orekatu eta ekonomia desarautu, besteak beste. Halaber, neoliberalen predikuek azpimarratzen zuten ezberdintasun ekonomikoak desagertuko zirela, baita krisialdiak arinagoak izango zirela ere.

"2008ko krisiaz geroztik hainbat ekonomialari ospetsuk auzitan ipini dituzte teoria neoliberalak"

Horrela igaro ziren lau hamarkada, baina krisialdiek jarraitu zuten noizbehinka azaltzen. Gurean, aipatzekoa da 1992-93ko krisialdi larria. Azkenik, 2008ko nazioarteko krisialdia etorri zitzaigun, zeinean neoliberalen teoriek porrot nabarmena ezagutu zuten. Geroztik hainbat ekonomialari ospetsuk auzitan ipini dituzte teoria horiek, hala nola Joseph Stiglitz-ek edo Paul Krugman-ek AEBetan. Frantziako Estatuan, Thomas Piketty-k datu estatistiko andana erabilita demostratu du neoliberalismoa indarren egon den garai guztian alde ekonomikoak areagotu direla eta ondarea esku gutxiagotan kontzentratu dela, aberatsak aberatsago bihurtuta eta pobrezia sakonago hedatuta. Badakigu, jakin ere, Piketty neoliberalen etsai gogorrenetako bilakatu dela eta bere teoriak gezurtatzeko saiakerak areagotzen ari direla.

Beraz, neoliberalismoaren aurkako lehen zutabeak ipini ziren aurreko bi hamarkadetan, eta gerora ekonomialari gehiago etorri dira. Berriki Olivier Blanchard-ek eta Dani Rodrik-ek liburu interesgarria argitaratu dute, Desberdintasunak borrokatzen (Deusto argitaletxea),  hainbat unibertsitate ospetsuetako (Harvard, MIT, Berkeley, Princeton) ekonomialari ugariren ekarpenekin. Denak ados daude esatean eredu kapitalista honetan alde ekonomikoak handitu direla, ondarea etengabe kontzentratzen ari dela eta zerbait egin behar dela, nahiz politika ekonomikoak zehazterakoan alde nabarmenak azaldu beraien artean. Desadostasun handiak dituzte sistema kapitalista bidegabe honen erreformak proposatzerakoan: errenta gorenen zergapetzearen alorrean, ondarean edo oinordetzan. Hala ere, neoliberalismoak ekarri egoera larriari kritika gogorrak burutu dizkiote.  Ez da gutxi!
Blanchard Nazioarteko Diru Funtseko ikerketa zerbitzuburu izan zen, eta jakina da erakunde hori neoliberalismoaren sustatzaile izan dela azken hamarkadetan, nahiz azkenaldian zertxobait aldatuz joan den, ikusirik munduko ekonomia nora doan doktrina neoliberalak aplikatu ostean. Rodrik, aldiz, kritiko izan da sistema kapitalistaren funtzionamenduarekin.

Liburuaren ekarpenak ondo daude, baina ekonomialari horiek ez dute aintzat hartzen baliabide naturalak mugatuak direla eta hazkundea ez dela betirako izango. Halaber, klima aldaketa jarduera ekonomikoa baldintzatzen ari dela saihesten dute. Agian, hurrengo batean helduko diete arazo larri horiei, baita Ukraina eta Errusia arteko gerla ankerrak areagotu digun krisialdiari ere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Eguneraketa berriak daude