"Jasangarri"


Aspaldian, ikastetxe baten atarian “eskola jasangarriak” zioten banderak ikusi nituen. Barrezka hasi nintzen, eta nire artean pentsatu nuen: “Zelako zortea duten eskola honetako umeek, klaseak ez dira-eta guztiz aspergarriak, ondo eramango dituzte”. Noski, badakit irakasle eta gaien astuntasunarekin zerikusirik ez zuela bertan iragarritakoak, planeta babesteko ekimena zela.

Gaur egun, eskolez gain, dena da jasangarria. Ezinbesteko adjektiboa edozein proiektutan. Baina jasatea pairatzea da, eta beti tolerantziarekin lotuta dago: “Bale, bueno, tira, aguantatuko dugu besterik ezean”. Jasangarritasunaz dihardutenean, beste kontzeptu baten gainean dabiltza; daukagunari eutsi behar diogula, eskastxoa bada ere, iraun dezan, gehiago honda ez dezagun. Eutsi eta iraun dira aditz gakoak.

Eta Silvio Rodríguezek kantatzen duen moduan, tolerantzia da inkisidoreen pasioa. Ez ote du jasangarritasun kontzeptuak garbiketa berdetik gehiago iraunkortasunetik baino? Euskaraz, gura barik, asmatu ote dugu zurikeria izendatzen?

Bihurtuko ahal ditugu jasangarri guztiak iraunkor! Denbora agortzen ari da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude