Duela bost urtekoa errepikatuko da apirilaren 24an: Emmanuel Macronen eta Marine Le Penen artean izanen da lehia. Haatik, lehen itzuliko emaitzei begiratuz gero, aurreikustekoa da alde estuagoa izanen dela bien artean. 2017an Macronek %66 eta Le Penek %34 jaso bazuten, aldi honetarako oso hurbil kokatzen dituzte lehen zundaketek: Ifop zundaketa institutuaren arabera %51 luke Macronek eta %49 Le Penek; Opinionway edota Ipsos-en arabera, %54 Macronek eta %46 Le Penek eta Elabe-ren arabera, %52 Macronek eta %48 Le Penek.
Botoen %21,95 bildurik, doi doietarik kokatu da hirugarren ezker muturreko Jean-Luc Melenchon, eskuin muturreko hautagaiarekin soilik 0,8 puntuko aldea ukanez. Nahiz eta 2017an baino emaitza hobeagoak lortu –bi puntu gehiago–, beste behin ere ez da bigarren itzulian egongo. Apirilaren 24ari begira, Le Peni botorik ez bideratzeko dei argia egin die bere hautesleei. Pentsa zitekeen bezala, ez du Macronen alde bozkatzeko dei argirik egin. Mezu bera zabaldu dute ezker muturreko Fabien Roussel komunistak (%2,31) eta Philippe Poutouk (%0,77).
Eskuin muturrari bidea mozteko Macronen alde bozkatzeko deia egin dute, ordea, Alderdi Sozialistako Anne Hidalgok (%1,74), Yannick Jadot ekologistak (%4,48) eta eskuineko Les Republicains alderdiko Valerie Pecressek (%4,79). Le Penen alde bozkatzeko deia argia egin dute, haatik, Eric Zemmourek (%7,05) eta Nicolas Dupont-Aignanek (%2,07).
Nola ez, abstentzioa izan da hauteskunde horietako garaileetarikoa: lau bozkatzaileetarik bat ez da joan bozkatzera.
2017an sortu zuen La Republique en Marche alderdia Macronek, politika egiteko modu zaharrarekin haustura hitz emanez –bost urte geroago argi gelditu da ez dela hausturarik egon–. Bozketa honetan agertu da ezkerreko eta eskuineko alderdi klasikoen bukaera: ez du bat ez besteak %5aren langa gainditu –Alderdi Sozialistaren 2017ko porrota are bortitzagoa izan da aurten %6,36tik %1,74ra pasaz; eta eskuina %20,10tik %4,79ra jeitsi da–. Macron indartsu atera da, 2017an baino emaitza hobeagoa eginez eta parean ditu bi muturrak: Le Pen eta Melenchon. Irabazteko, ezkerreko botoak beharrezkoak izanen ditu Macronek. Sekula baino gehiago, abstentzioak ukanen du eragin handia bigarren itzulian.
Konfiantzaren erronka izenburua jarri diote Kanakyko indar independentisten eta unionisten arteko akordioari. Ozeano Bareko uhartediak herrialde europarraren parte izaten jarraituko luke, baina estatu izaera lor dezake kaledoniarrek hala bozkatzen badute. Datorren urte hasieran... [+]
Dozenaka lagunek agerraldia egin dute astelehen arratsaldean Baionan, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren egoitzaren aurrean. Frantziak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko dituela iragarrita, euskararen etorkizuna bermatzeko hizkuntza politikak "ausardia eta... [+]
"Egungo baldintzetan" EEP Euskararen Erakunde Publikoak berritzeko hitzarmena sinatuko ez duela mehatxu eginda, Euskal Hirigunearen Elkargoak sei hilabete eman die erakunde publikoa osatzen duten partaideei Parisekin negoziatzen jarraitzeko. Astelehenean agerraldia egin... [+]
Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]
Maiatzaren 27an Frantziako Estatuko Legebiltzarrak onartu zuen heriotzarako laguntza baimentzen duen legea. Askok aurrerapen humanistatzat jo arren, lege berri honek kezkak piztu ditu pertsona ezinduen eskubideen aldeko mugimenduetan. Gaur egungo gizarteak ez badizkie pertsona... [+]
Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]
Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
331 diputatuk bozkatu dute ezkerrak aurkezturiko zentsura mozioaren alde. Eskuin muturrak babestu du ezkerraren testua, eta horrek ekarri du gehiengoa lortu izana. Emmanuel Macron presidenteak hitza hartuko du ostegun honetan 20:00etan.
Frantziako Gobernuaren aurrekontu proiektuan Gizarte Segurantzan egitekoak dituzten murrizketak salatzeko mobilizazio eguna dute ostegunean. Manifestazioa abiatuko dute 10:00etan Baionako geltoki aitzinetik. Bezperan, zentsura mozioaren alde eman dute botoa Frantziako... [+]