2025eko uztailaren 12an izenpetu zuten hiru aldeen arteko Bougivaleko Akordioa, irlaren etorkizun instituzionala adosteko asmoz. Frantziako Estatuaren "instrumentalizazioa" salatzean gain, FLNKS alderdi independentistak argitu nahi izan du beraiek izenpeturiko dokumentua ez zela "akordio definitiboa", baizik eta "barne-instantzietatik pasa beharreko egitasmo bat".
Aho batez egin zuten Bougivaleko Akordiotik ateratzearen alde, abuztuaren 9an buruturiko FLNKS alderdi independentistaren ezohiko kongresuan. "[Independentziaren aldeko] borrokaren oinarriekin eta lorpenekin bateraezina" izanik hartu zuten erabakia, eta irailaren 30ean bidalitako gutun baten bidez eman diote urratsaren berri Sébastien Lecornu Frantziako Lehen ministroari.
2025eko uztailaren 12an izenpetu zuten Kanakyko independentisten, loialisten eta Frantziako Gobernuaren arteko hitzarmena Paris ondoko Bougival herrian, etorkizun instituzionalari buruz adosteko, baita krisi sozioekonomikoari begira ere soluzio zenbait adosteko. Atzera egiterakoan, FLNKS alderdi independentistak argitu nahi izan du beraiek izenpeturiko dokumentua ez zela "akordio definitiboa", baizik eta "barne-instantzietatik pasa beharko egitasmo bat". Horrez gain, Frantziako Estatuaren "instrumentalizazioa" ere salatu dute, hain justu, "akordio historikoa lortu izana" errepikatzen aritu direlako Parisetik Manuel Valls Itsasoz Haraindiko ministroa eta Emmanuel Maceon lehendakaria.
Krisi soziopolitiko gogorra bizitu zuten 2024 urtean Frantziako Estatuaren menpe segitzen duen Kanaky irlan, 1980. hamarkadako giro odoltsuan bezala, hildakoak, preso sartuak eta Poliziak jazarturikoak dozenaka kontatuz. "Beste behin, Bougivaleko Akordioarekin, indarrean pasa nahi izana" salatu du FLNKSk. Hain justu, jarrera horrek piztu zituen 2024ko matxinadak: kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik.
Ondokoa adierazi zuen FLNKSn kongresuan Christian Tein presidenteak: "Macronek beharturiko akordioa da. Gure herriak pairatu duenetik ez du ezer ikasi. Ezin da herri bat horrela eraiki, ezin gaitu horrela irentsi. Umiliagarria da kanak herriarentzat". Bozketaren biharamunetan, independentziaren kontrako Loialistak eta Batasuna/Errepublikarrak alderdiek "traizioa" salatu zuten, akordioaren alde diren independentisten, loialisten, herritarren eta adituen artean osatutako batzorde baten sorrera galdetuz, "puntu teknikoetan sakontzeko gisan".
Aho batez egin dute Bougivaleko Akordiotik ateratzearen alde, abuztuaren 9an buruturiko FLNKS alderdi independentistaren ezohiko kongresuan.
Nahiz eta abuztutik den jakina independentisten desadostasuna, aitzina doa Frantziako Gobernua: Bougivaleko Akordioa ofizializatzen duen testua aurkeztu zuen irailaren 6an Frantziako Errepublikaren Aldizkari Ofizialean. Alta, egun batzuk lehenago, Kanakyko Ohidura-Senatua [ohiduren ardura duen instituzioa] ere zen aurka agertu, Numeako Akordioen errespetua eskatuta.
"Kaledonia Berriko Estatua" sortzea aipatzen da akordioan, baina Frantziako Estatuari lotuta legokeena. Nola? Hori ez du argitzen Bougivaleko akordioak. Herritartasunari dagokionez, bikoitza izaten ahalko lukete, frantsesa baita kaledoniarra ere –hori ez, bakarrik kaledoniarra ukatea ez litzateke posible–. Nazioarteko gaietan, Frantziak eta Kanakyk elkarrekin adostuta aritu beharko lirateke, koherentzia bermatzeko eta euren interes mutualak defendatzeko.
Bougivaleko Akordioan ez dute aurreikusten beste independentzia erreferendumik egitea. Eta hori, nola ez, independentistek jarritako baldintzen kontra doa, 1988an izenpeturiko Numeako Akordioa zangopilatzen duelako. Independentziari buruzko hiru erreferendum finkatzen zituen hitzarmenak eta horretan dago bi aldeen arteko desadostasuna: ofizialki, dagoeneko hiru antolatu dituzte, 2018an, 2020an eta 2021ean –nahiz eta independentistek ez zuten horrelakorik nahi, COVID-19 pandemiak zekarren testuinguruagatik–. Lehenengoan herritarren %56k egin zuten Frantziatik ez ateratzearen alde; bigarrengoan, %53k; eta hirugarrengoan, %96k –ez parte hartzeko deia egin zutelako independentistek–. Orduz geroztik, deskolonizazioari buruzko Numeako Akordioak finkatu hiru erreferendumak bideratuak direla diote loialistek, autodeterminaziorako aukera orori bidea mozteko gisan. Kanakek, aldiz, diote hirugarren galdeketaren emaitza ez dela errepresentatiboa.
Bougivaleko Akordioan ez dute aurreikusten beste independentzia erreferendumik egitea. Eta hori, nola ez, independentistek jarritako baldintzen kontra doa, 1988an izenpeturiko Numeako Akordioa zangopilatzen duelako.
FLNKSren izenean negoziatzeko eginkizuna duen independentisten ordezkaritzak bost kide ditu: Frantziako Parlamentuan den Emmanuel Tjibaou, Kanakyko Kongresuko presidente ohi Rock Wamytan, kanpo-harremanen ardura duen Mickael Forrest –itzaleko negoziazioetan ari zela, elkarrizketa bideratu zion ARGIAk martxoan– eta Kongresuko kide Omayra Néeline eta Aloisio Sako.
Instrukzio epaileek ebazpen bat eman dute urriaren lehen honetan 2024ko matxinaden harira Frantzian deportaturiko azken bost independentista kanaken auzian: haien kontrol judiziala arindu dute eta baliteke laster guziak Kanakyra itzultzea. Iazko ekainean atxilotu zituzten, orotara zazpi militante, eta berehala Kanakytik 16.000 kilometroetara preso sartu. Urte bat preso pasa ondoren, ekainaren 12an askatu zituzten, baina ezin izan zuten beren lurretara itzuli. Kanakyra itzultzeko baimena jaso zuten bik maiatza bukaeran eta azken bostek, Christian Tein FLNKSko presidenteak barne, berriz astezken honetan.
Preso zutela, izendatu zuten FLNKSko presidente Tein militante ezaguna. Ondokoa azaldu zion ARGIAri Forrestek: "Horregatik ere izendatu genuen Mulhousen [metropolian] giltzapeturik duten Christian Tein FLNKSko presidente. Frantziako Estatuari mezu argia bideratu nahi izan diogu: egin dezakezue munduko kolonia guztietan betidanik egin duzuena, baina guk aurkituko ditugu bide berriak, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko, Frantziako Estatuak jarritako oztopoak argira ekartzeko eta nazioartean gure lekua egiteko"
Joan den astelehenean, Paris inguruko Bougival herrian izenpetu zen "oinarrizko akordioa", Kanakiaren etorkizun politikoari buruzko dokumentu garrantzitsua. Testuinguru honetan, Kanakiako Nazio Askapenerako Fronte Sozialistak bere lehen adierazpen ofiziala plazaratu... [+]
Uztailaren 12an akordioa sinatu zuten Kanakyko indar independentistek eta Frantziako Gobernuak Parisen. Negoziatzaile independentistek “akordio historikotzat” jo zuten. Alabaina, independentisten arteko hainbat taldek akordioari buruzko erreparoak agertu dituzte, eta... [+]
Konfiantzaren erronka izenburua jarri diote Kanakyko indar independentisten eta unionisten arteko akordioari. Ozeano Bareko uhartediak herrialde europarraren parte izaten jarraituko luke, baina estatu izaera lor dezake kaledoniarrek hala bozkatzen badute. Datorren urte hasieran... [+]
Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]
Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]
Abenduaren 24an erori zen gobernua, Kaledonia Elkarrekin alderdi loialistako ordezkariek dimititu zutelako. Hori horrela, loialistek berreskuratu egin dute independentistek 2021ean lehen aldikoz lorturiko presidente kargua. Maiatzaz geroztik krisi politiko, sozial eta ekonomiko... [+]
Frantziako Estatuaren aurkako protestak aitzina doaz Kanaky irlan eta errepresioak ere ez dauka etenik. Uztailaren 10ean tiroz hil du errepide blokeoan zegoen Rock Victorin Wamytan gaztea. Independentisten artean ezaguna den familia batekoa da gaztea: 1998ko Noumeako Bake... [+]
Asteazkenean, ekainaren 19an, atxilotu zituzten eta Frantziako espetxeetara bidali dituzte asteburuan. Maiatzean izandako istiluetan bortizkeria ekintzak antolatzea leporatzen diete.
Asteazken goizean eskainitako ohiz kanpoko prentsaurrekoan eman du erabakiaren berri Frantziako presidente Emmanuel Macronek. Kanaken haserrea piztu zuen legeak, errolda horren eguneratzeak kanaken pisua gutxitzeaz gain, 1998ko Noumeako Bake Akordioen muinaren errespetu-eza... [+]
Irlan egon da maiatzaren 23an Frantziako presidente Emmanuel Macron eta loialistekin zein independentistekin, alde guztiekin bildu da. "Elkarrizketa politikoa" abiarazteko prestutasuna erakutsi die, baina independentistek diote horretarako baldintzarik ez duela jarri.
Kanakyko manifestariei elkartasuna adierazteko, EH Baik eta LAB sindikatuak deituta, elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Baionako suprefetura aitzinean.
Astelehenaz geroztik Kanaky uharteetan protestak eta istiluak ari dira izaten. Gutxienez lau hildako izan dira Frantziako Gobernuaren arabera, baita zauritu ugari eta dozenaka atxilotu ere. Frantziako Asanblea Nazionalean Pazifikoko uharte hartako hauteskunde-erroldari buruzko... [+]
COVID-19ak eragindako osasun egoeragatik independentziari buruzko erreferenduma atzeratzea galdetzen zuten independentistek, hori gabe boikotatuko zutela abisatuz. Eskaerari elkor, hitzordu politikoa burutu zuen Frantziak abenduaren 12an. %96,49ak Frantziaren mende gelditzearen... [+]
Independentziaren hirugarren erreferenduma abenduaren 12an egingo da Kanakyn, baina independentistek ez parte hartzea erabaki dute, pentsatzen baitute COVID-19agatik ez dagoela baldintza egokirik. Frantziako Estatuak, ordea, hitzorduari eutsi dio, unionisten onerako.