2.000 lagun batu dira Baionan, austeritate politiken kontra

  • Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak. 

LAB sindikatuko kideak, Baionako karriketan. LAB

2025eko urriaren 02an - 15:58
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2.000 lagun elkartu dira Baionan, sindikatuek deitutako manifestazioaren kari. Ez da irailaren 18ko protesta bezain jendetsua izan eta ikusteke dago zer nolako eragina ukanen duen karrikako deiak. Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" dute galdatzen langile sindikatuek. Azken urteetan etenik gabe bideraturiko austeritate politiken bukaera aldarrikatu dute, beste behin, Lapurdiko hiriburutik.

UNSA, CFDT, CGT, FO, CGC, CFTC, Solidaires eta FSU sindikatuak, baita Ipar Euskal Herri mailako LAB eta ELB ere dira deitzaileen artean, eta irailaren 9an piztutako Dena blokeatu dinamikarekin batera, mugimendu sozial iraunkor eta eraginkor bat nahiko lukete lortu. Ondoko hitzordua urriaren 9rako jarri dute, osasunaren eta zerbitzu sozialen sektore publikorako grebarako deia pausatuta. Hegazkinetako kontrolatzaileen SNCTA sindikatuak ere du grebarako deia aurkeztu urriaren 7,8 eta 9rako.

Lecornuren gobernua, osatzeke

Alderdi politiko ezberdinekin eta sindikatuekin bildurik da azken asteetan Sébastien Lecornu, irailaren 9an izendaturiko lehen ministroa. Helburua: zentsura moziorik ez jasotzea, eta beraz aurrera egin ahal izatea, nahiz eta parlamentuan gehiengo osorik ez ukan. Hain zuzen, horrela erori zen François Bayrouren gobernua irailaren 8an, aldeko 194 boto eta kontrako 364 lortuta.

Alta, ezkerrak zein sindikatuek marra gorritzat dituzten erretreten erreformaren berrikusketa zein ultra aberatsei bideraturiko Zucman zerga [%2tara zergapetzea 100 milioi euro baino goragoko ondasuna duten aberatsak] baztertu ditu Lecornuk. Horregatik zuten funtsean ostegun honetako mobilizazioa lotu sindikatuek. Emakumeen erretiroaren emendioa planteatu du lehen minsitroak eta elkarrizketekin segitu nahian dabil, lan esparruko nekearen kontuan hartzeko neurri batzuk finkatzeko, besteak beste. 

Hurbileko iturrien arabera, aste bukaeran aurkeztu beharko luke gobernu berria. Badirudi 25 ministro edo gutxiago izendatzera doala, aitzineko lehen ministroak 35 zituenean. "estututako exekutiboaren" promesa behin eta berriz egin eta gero, baliteke aldi honetan gauzatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Garnica taldeko zuzendaritza ez da agertu Maderas de Llodion langileekin zuen bileran

Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


2025-08-19 | Axier Lopez
Euskotren "animalien tratu txarren" iragarle

LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Sergio Ayucar: "BSHri oso merke atera zaio Eskirozko lantokia ixtea"

ELAk eta LABek ez dute lan batzordearen gehiengoak erdietsitako eta langileen gehiengoak onartutako aurreakordioa sinatu: "Ez da 1.000 familiarentzako irtenbiderik planteatzen. Finean, lanpostu askoren galera eta fabrikaren itxiera dakar", adierazi du LAB sindikatuko... [+]


Bizkaiko autoeskolek hirugarren greba eguna izan dute astelehenean

Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute. 


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


Tubos Reunidoseko enplegu espedientea "azken urteetako produkzio egoerarik onenean" inposatu nahi dutela salatu du ESK sindikatuak

ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.


2025-07-15 | ARGIA
Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


Etxeko langileen hitzarmenaren auzia Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman du LABek

Etxeko langileek jasaten duten "prekaritateari" aurre egiteko, "neurri zehatzak" biltzen dituen dekalogo bat aurkeztu du sindikatuak, Bilbon. Auzia lehenbizi Espainiako Auzitegi Gorenera eraman zuela jakinarazi du LABek, baina auzitegi horrek ez diola... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!