Sébastien Lecornu lehen ministroak dimisioa aurkeztu du, Asanblea Nazionaleko buru izendatu eta hilabetera. Emmanuel Macron estatuburuak onartu egin dio. Bi aukera ditu orain Macronek: beste norbait izendatzea lehen ministro, edo Asanblea Nazionala desegitea eta hauteskundeak deitzea.
Lecornu irailaren 10ean izendatu zuten lehen ministro, bere aurretik François Bayrouk konfiantza mozioa galdu ondoren. Uztailean, hurrengo lau urteetarako aurrekontuak aurkeztu zituen Bayrouk. Eztabaidaren erdigunean jarri zuen herrialdeak duen zor publikoa, baina kritika handiak eragin zituen, hurrengo urteetako aurrekontuetan urtero 43.800 milioi euro murriztu nahi zituela iragarri zuenean, besteak beste, pentsioak izoztuta, lan publikoak eta osasuneko gastua murriztuta, baita bi jai egun nazional kenduta ere.
Macronek, orduan ere, bi aukera zituen: hauteskundeak deitu edo beste norbait izendatu. Sébastien Lecornu aukeratu zuen lehen ministro kargurako. Austeritate politiken mehatxupean eta herritarren protestapean, Lecornuk gobernu berrian “hausturak” izango zirela hitzeman zuen. Dena den, ministroen zerrendan aurreko legegintzaldiko asko mantendu zituen, hain zuzen, 11. Ministroen artean zeuden Gérald Darmanin (Justizian), Élisabeth Borne (Hezkuntzan); Jean-Noël Barrot (Kanpo-Arazoetan) eta Bruno Lemaire (Defensan) makronistak. Horiez gain, gobernuan ziren Rachida Dati, Bruno Retailleau eta Manuel Valls kontserbadoreak.
Gobernuaren ahuleziaren erakusle izan da Errepublikanoak alderdiaren jarrera. Bruno Retailleau alderdiko buruak eta Barne ministroak –ezaguna immigrazioaren aurkako politika gogorrengatik– adierazi zuen ez zegoela ados kabinetearen osaketarekin, hau da, bere alderdiak ministro gehiago edukitzea nahi zutela. Alderdi Sozialistak, berriz, gobernu berria zentsuratuko zuela iragarri zuen. Alderdi errepublikanoak ez dauka gehiengorik kongresuan, eta beraz, babes nahikorik ez. Horrez gain, hilabeteko tartean hiru greba egin dituzte Frantziako Estatuan.
Lecornuk kargua hartu zuenean, bere buruaz esan zuen V. Errepublikako “lehen ministro ahulena” zela. Dimititu duenean esan du, "ezin dela lehen ministro izan gobernatzeko baldintzak betetzen ez direnean". Hilabete honetan, alderdiekin negoziazioak “zailak” izan direla aitortu du eta gobernua osatzea ere ez dela “erraza” izan.
Orain zer?
Eskuin muturreko Batasun Nazionalak Asanblea Nazionala desegitea eta hauteskundeak deitzea eskatu du, egonkortasuna berreskuratzeko. Errepublikanoen alderdiko ahots batzuek ere gauza bera eskatu dute, besteak beste Cannes-eko alkateak: “Frantziaren interesaren izenean, Macronek bere dimisioa programatu behar du, erakundeak babesteko eta egoera hau askatzeko”. Herritar Fronte Berriak adierazi du “triskantza” honen aterabide bakarra ezkerreko gobernu bat osatzea dela: “Lecornuk dimitituta, Macronen alderdia hilzorian dago. Herrialdea erregimen-krisi batean hondoratzen ari da”.
Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak.
2025eko uztailaren 12an izenpetu zuten hiru aldeen arteko Bougivaleko Akordioa, irlaren etorkizun instituzionala adosteko asmoz. Frantziako Estatuaren "instrumentalizazioa" salatzean gain, FLNKS alderdi independentistak argitu nahi izan du beraiek izenpeturiko dokumentua... [+]
Frantziako Estatuak Palestinako Estatua formalki aitortu zuen astelehenean NBEren biltzar nagusian. Bere horretan, urrats inportantea, diplomatikoki pisutsua: 193 estatuetatik 158k dute orain ezagutzen Palestinako Estatua, eta azken ezagupen horiekin Mendebaldeko estatu... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]
Astelehen arratsaldean konfiantza mozioa galdu du Frantziako lehen ministro François Bayrouk. Konfiantza mozioa eskatu zuen, datozen lau urteetarako austeritate usaina zuten aurrekontu batzuk aurkeztu eta bere aurkako zentsura mozioa iragarri zuenean eskuin muturrak. Aurrez... [+]
Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Konfiantzaren erronka izenburua jarri diote Kanakyko indar independentisten eta unionisten arteko akordioari. Ozeano Bareko uhartediak herrialde europarraren parte izaten jarraituko luke, baina estatu izaera lor dezake kaledoniarrek hala bozkatzen badute. Datorren urte hasieran... [+]
Dozenaka lagunek agerraldia egin dute astelehen arratsaldean Baionan, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren egoitzaren aurrean. Frantziak EEPn 100.000 euro gehiago inbertituko dituela iragarrita, euskararen etorkizuna bermatzeko hizkuntza politikak "ausardia eta... [+]
"Egungo baldintzetan" EEP Euskararen Erakunde Publikoak berritzeko hitzarmena sinatuko ez duela mehatxu eginda, Euskal Hirigunearen Elkargoak sei hilabete eman die erakunde publikoa osatzen duten partaideei Parisekin negoziatzen jarraitzeko. Astelehenean agerraldia egin... [+]
Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]
Maiatzaren 27an Frantziako Estatuko Legebiltzarrak onartu zuen heriotzarako laguntza baimentzen duen legea. Askok aurrerapen humanistatzat jo arren, lege berri honek kezkak piztu ditu pertsona ezinduen eskubideen aldeko mugimenduetan. Gaur egungo gizarteak ez badizkie pertsona... [+]
Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]