Alderdi politikoek mezuak sinpletzera jotzen dute, herritarrak adimenez edo adinez txikiak balira bezala. Informazioa eman ordez nork bere iritzia garatu dezan, pin batean sartzen den leloa ematen diete, eta fedea eskatzen diete edo, txarragoa dena, emotibitatez erantzun dezatela, pentsatzeko, haztatzeko edo argumentatzeko betarik eman gabe.
Herritarren ahalmen intelektiboan sinistuko balute, leloak eman ordez datuak emango lituzkete, norberak garatzeko bere iritzi politikoa.
Nahikoa litzateke esatea urte bakarrean bikotekideek (aitek, semeek) 42 emakume erail dituztela ondorioztatzeko gizarte matxistan bizi garela, bakarrik matxismoak azal bailezake gizonezkoak erailtzea bikotekidea, menpeko ez izateagatik.
Gizarte injustuan eta neoliberalean bizi garela esan ordez, eman ditzagun Gini indizearen datuak, ikusteko Espainiak (34,7 indizearekin) egoera desparekoagoa duela Bulgariak, Errumaniak edo Letoniak baino, eta soldata altuenen eta baxuenen arteko aldeari dagokiola.
Badirudi alderdiek beldur dietela pentsamendu propioa duten herritar kritikoei. Akolitoak nahiago dituzte, eta pilula publizitarioak. Tristea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.