1963an, poeta estatubatuarrak bere buruaz beste egin zuen burua labean sartu eta hiri-gasa arnastuta. Suizidioaren inguruko uste eta tabuak azaleratu zituen Plathen kasuak.
Londres, 1963ko otsailaren 11. Sylvia Plath poeta estatubatuarrak bere buruaz beste egin zuen, 30 urte zituela. Burua labean sartuta eta hiri-gasa arnastuta suizidatu zen. Besteak beste, Plathen kasua du hizpide Malcolm Gladwell kazetari eta hizlari kanadiarrak Talking to Strangers (2019) liburuan, eta, kasu hura aitzakiatzat hartuta, teoria bat proposatzen du: gas naturala hedatzeak suizidioen kopuruak behera egitea eragin zuela.
Hiri-gasak hidrogenoa, metanoa, karbono dioxidoa, nitrogenoa eta karbono monoxidoa zeuzkan. Gas naturalak, aldiz, ez du ia karbono monoxidorik. Beraz, hiri-gasak, etxean, armarik erabili gabe, odolik isuri gabe eta minik gabe hiltzeko aukera ematen zuen; gas naturalak, ez. Ingalaterran, 1960ko hamarkadan, pixkanaka, gas naturalak hiri-gasa ordezkatu zuen –etxe-tresnak berritzea eskatzen zuen aldaketak eta ordezkapena horregatik ez zen gauzatu egun batetik bestera–. Gladwellek liburuan jasotzen duen grafiko batean nabarmen ikusten da hamarkada horretan suizidioek behera egin zutela Ingalaterran, eta AEBetan, aldiz, ez, gas naturala ez zelako han hedatu. Grafiko berean ikusten da 1920ko eta, nagusiki, 1930eko hamarkadatan buru-hilketek gora egin zutela. Kazetariak hiri-gasaren hedapenari egozten dio igoera hori.
Sekula ez dugu jakingo zer gertatuko zen Sylvia Plathek Londresen alokatutako etxean gas naturala instalatuta egon izan balitz
Gladwellen beste teoria batzuk bezala, hau ere zalantzan jartzen du hainbatek, kategorikoegia delakoan, beste faktore batzuk ez dituelako kontuan hartzen, esaterako, 1930eko hamarkadako igoeran 1929an piztutako krisialdi ekonomikoak izan zuen eragina. Baina Gladwellek bere teoriarekin esan nahi duena da, suizidatzeko joera dutenei aukerak “zailduz” gero, denbora eta egoera iraultzeko aukera ematen zaiela. Sekula ez dugu jakingo zer gertatuko zen Sylvia Plathek Londresen alokatutako etxean gas naturala instalatuta egon izan balitz. Lehenago ere beste bitan saiatu zen bere burua hiltzen –botikak hartuta eta auto-istripua eraginda–, eta hil zenean tratamenduan zegoen. Beste metodo batekin ahaleginduta lortuko zuen? Tratamenduan aurrera egiteko edo beste tratamendu egokiagoren bat lortzeko denbora irabaziko zuen?
Suizidioaren tabua
Plathen kasuak, halaber, Werther efektua jartzen du ezbaian. Teoria horren arabera, pertsona ezagun bat suizidatzen denean eta komunikabideek horren berri ematen dutenean, suizidio kopuruak gora egiten du, imitazioz. Marilyn Monroe, Kurt Cobain eta Yukiko Okada japoniar abeslariaren kasuak erabili ohi dira adibidetzat. Hainbat ikerlanek babesten dute ideia hori, eta komunikabideek suizidioei buruzko informazioa isilaraztera bultzatzen ditu. Baina horrek suizidioaren inguruko tabua areagotu besterik ez duela egiten dioenik ere badago.
Sylvia Plath ezaguna zen bere burua hil zuenean. Komunikabideek haren heriotzaren berri eman zuten eta BBCk erreportaje zabala eskaini zion kasuari handik egun gutxira. Eta, itxuraz, ez zen imitazio efekturik izan. Bizi zen artean, modu irekian hitz egin eta idatzi zuen bere arazo mentalei, tratamenduei eta suizidio saiakerei buruz. Hainbat adituren ustez, horrek bai eragiten du nolabaiteko imitazio efektua; gaiaz hitz egitera eta irtenbideak bilatzera eramaten ditu beren burua hiltzea pentsatu dutenei. Eta, hala, Plathek, bere burua salbatzea lortu ez zuen arren, beste batzuk salbatzen lagundu zuen.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.