Dantzatzea antidepresiboak hartzea baino hobea izan daiteke

  • Hainbat ikerketek erakusten dute dantzatzeak oinez ibiltzeak, yoga praktikatzeak edota bestelako tratamenduek baino gehiago murrizten dituztela depresioaren sintomak.

Ainhoa Larrañaga 2024-04-19 cc-by-sa Dantzan

2025eko azaroaren 20an - 08:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Neurozientzialarien begiradatik dantza talde-terapia izan daiteke. Mendeetan zehar, komunitateek dantza erabili dute ospatzeko, erritualetarako edota sendatzeko. Zientzialariek garun-uhinak erregistratu edo neurotransmisoreak neurtu baino askoz lehenago, dantzariek intuitiboki ezagutzen zituzten dantzaren ahalmen terapeutikoak. Orain, zenbait ikerketa hori baieztatzen hasi dira.

The BMJ (British Medical Journal) aldizkarian 2024an argitaratutako metaanalisi batek 218 entsegu kliniko berrikusi zituen, eta dantzak depresioaren sintomak murriztu zituela aurkitu zuen, ibiltzeak, yoga egiteak, indar-entrenamenduek eta ohiko antidepresiboak baino gehiago.

Depresioak Amerikako Estatu Batuetako helduen % 29 baino gehiagori eragiten die beren bizitzako uneren batean, eta terapia oraindik ere garestia edo eskuraezina da askorentzat. Horren aurrean dantzak aparteko zerbait eskain lezake: tratamendu alaia, eskuragarria eta gizakiok sozializatzeko berez egin ohi duguna.

Artikulua: Why dancing can be more powerful than antidepressants (Christabel Lobo, National Geographic, 2025-09-26)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
Eguneraketa berriak daude