Jose Luis Alvarez Txillardegi hil zela hamar urte bete dira. Efemerideek ematen dute aitzakia biltzeko, eta ekimenak sortzeko. Donostiar euskaltzale eta ekintzailearen gogoa omentzeko, zer hoberik liburuak baino. Zelulosa eta tinta ekarpen erraldoia utzi baitzuen atzean.
Kronikak liburuaren aurkezpena
Noiz: urtarrilak 13
Non: Donostiako San Telmo museoa
Susa argitaletxeak batu ditu idazlearen bidaia kronikak, eta bestelakoak. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan Anaitasuna, Punto y hora, Plazara, Argia eta Zeruko Argian argitaratutako testuekin egin dute bilduma. Txillardegi artikulugile, ipuinlari, eleberrigile eta saiakeragileaz gain, “aitortu gabeko Txillardegi bat daukagu hemen, aitortu gabeko genero literario eder eta baztertu baten eredu gorenena” Koldo Izagirreren ustez.
Txillardegiren bidaia kronikak ez dira, noski, turistaren bidaia arruntak. Erbestean zegoelako batetik, berezko jakintza egarri batekin zihoalako, bestetik: “Exilioa gehi jakin-mina Txillardegi, mundua gehi Euskal Herria, Txillardegi”.
Donostiako San Telmo museoan izan da hitzaldi-aurkezpena. ARGIAko Gorka Bereziartuak argi esan du: “Txillardegiren kronikak biltzen dituen liburu hau ospatzeko moduko zerbait dela uste dut. Erakusten digulako gauzak bestela egiten zirela idatzi ziren garai horretan”.
Bereziartuak azpimarratu du ez duela “idealizatu” nahi 1960ko eta 1970eko hamarkadetako kazetaritza –bizi zuen krisi, arrisku eta prekaritateagatik–, “baina Txillardegiren kronika hauek badute etorkizunari egindako dei bat. Gaur egungo kazetariak beste era batez begiratzera gonbidatzen gaituztenak; dena datu hotzetara mugatu nahi duen garai horren tranpetatik ihes egitera. Gure zer eta nola guztien kronista izatera gonbidatzen gaitu”.
Txillardegi “oso humano, oso gertuko agertzen da. Bere ondora eramaten zaitu”, Juan Luis Zabalaren ustez. Kezka ere adierazi zuen, euskara batuari Txillardegik egindako ekarpena nola ulertzen den egun. Chill Mafia taldea ekarri du hitzaldira –publiko edadetuaren barreak entzun dira, eta eskerrak ez duela Chill-Ardegi gisako bromarik egin–, Kiliki Freskok elkarrizketa batean Sabino Aranarekin lotu zuelakoan euskara batua. “Euskara batua garbizalekeriaren kontra” egin zela azpimarratu nahi izan zuen.
Koldo Izagirrek osatu du gogoeta. Sabino Aranak eskultura bat du Bilbon: “Euzkadi da euzkotarron aberria” leloarekin. Txillardegik grafitti xume bat Antiguan “Euskara da euskaldunon aberria”. Aitorpena ez delako zorizko. Aitorpena borrokatu behar da. Memoria bezala.
Umea hemen, Umea han
Chuck Groenink. Itzulpena: Nagore Perez
Ibaizabal, 2025
Historiaurreko istant bat du azpi izenburu liburu honek, eta horixe da, hain zuzen, egileak kontatu nahi diguna, istant... [+]
"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]
2020ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Cambiar de idea (Ideiaz aldatu) autofikzio feministarekin. Emakume idazleek literatura kanon patriarkalera egokitu beharra kritikatu zuen liburu horretan. Todo empieza por la sangre (Dena odoletik hasten da) bere seigarren... [+]
LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.
Parranda dezente egindakoa naiz Kardaberazen –Hernanin izen hori zeukan kalean, alegia–, baina ez nuen asko espero festa egin ahalko nuenik inoiz Kardaberazekin: a ze dibertimendua 1761ean argitaratu zuen Euskararen berri onak. Idatzi zituen beste lan gehienak ez... [+]
Joxe Azurmendi Otaegi euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren eta, orokorrean, filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko plazaratu ditu.
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Belaunaldi oso baten liburua da Palinpsestoa. Idazten dakien modura idatzi du Arrieta Ugartetxeak, eta horixe dateke alde gaitza. Gainerakoan, hortxe gure iragan hurbila, gerra ondoa, apaiz giroa, euskara, militantzia… eta ez hain hurbila ere, senide nagusien gerra... [+]
Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.
Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez, Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]
Diziplina askotan ibilia da Amaiur Epher (Izpura, 1994). Aktore lanak egiten ezagutu nuen orain urte batzuk. Diabolo Kiwi edo Frigo taldeekin erritmo dantzagarriak joz ikusi eta entzun du, ziur, batek baino gehiagok. Eta idazlea ere bada. Bigarren liburua argitaratu berri du:... [+]
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]
Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]